Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
INDARKERIA MATXISTA

Oiartzungo Feministen Asanblada: "Deseraikitze prozesuak abian jartzeko unea da"

Elkarretaratzea egin dute Oiartzunen Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean. Indarkeria digitalean jarri dute arreta berezia.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/11/25

“Ba al zenekien interneten ibiltzen diren pertsonek bataz beste zortzi ordu igarotzen dituztela sarean? Eta ba al zenekien pertsona horien %57ak 12 eta 34 urte bitarte dituela? Imajinatzen duzuen arren, hona hemen datua: 12 eta 34 urte bitarteko erabiltzaileen %83ak sare sozialetan konektatzeko erabiltzen du Interneta”. Horrela hasi dute Oiartzunen Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguneko elkarretaratzea.

Behin eta berriz aipatu du asanblada feministak “sistema patriarkal batean bizitzeak bere horretan indarkeria dakarrela emakumeentzat eta egunero pairatzen ditugula erasoak”. Eta datu lazgarriak eman dituzte jarraian: 2024an 5 emakume erail dituzte Euskal Herrian.

Udazken Feminista ekimenaren lehen jarduera izan da gaur arratsaldekoa, eta bete egin dute herritarrek plaza. Elkarretaratze jendetsua izan da, eta Killirikupek zein Oiartzungo Feministen Asanbladak hartu dute hitza.

Jakina da globalizazioak irudi eta informazio jario etengabekoa ahalbidetu duela, eta askotan, ohartu gabe, helarazten dituzten mezuen atzean “ideia suntsigarriak” ezkutatzen direla. “Sare sozialek proposatzen dizkidaten bideo guztiak itxura fisikoa hobetzeko aholkuak dira”. “Sare sozialek proposatzen dizkidaten iragarki guztiak haurdun geratzeko metodo berritzaileei buruzkoak dira”. “Mugikorretik internetera sartzen naizenean, iragarkiak ateratzen zaizkit benetan bilatzen ari naizen horren aurrean, pantailak blokeatuz. Adinaren aurkako kremak, ilea tindatzeko marka mordoa, hortzak zuritzeko tratamenduak eta zimurrak kentzeko ebakuntzak ere atera izan zaizkit”. Zenbait emakumeren bizipenak jaso ditu Oiartzungo Feministen Asanbladak, eta zehaztu dute “mezu hauen artean igeri egitea” ez dela “erraza”. “Etengabeko filtro lana egin behar da, gezurrak identifikatu eta ezartzen dizkiguten bizi eta gorputz ereduak irauli behar dira. Nekeza da, eta nazkatu egiten du, nazkatu egiten gaitu”.

Alabaina, azaldu dute sare sozialen mezuetatik haratago badagoela kezkatzeko beste arrazoi bat: mehatxuak. “Sareetan aktibo eta erreferente feminista diren emakumeek irainak eta mehatxuak jasotzen dituzte. Zabaltzen duten mezuaren kontra agertzen dira gizonezko asko eta isilarazteko eta balioa kentzeko asmoz gorroto kanpainak ere egiten dituzte”. Sareetan diskurtso matxista oso zabalduta dagoela gehitu dute jarraian, eta salatu “pantailaren atzean edozer esan ondoren ezkutatzen diren gizonen jarrera kezkatzekoa” dela. Deseraikitzeko prozesuak abian jarri eta gizonek beren jarreren inguruan gogoeta egiteko garaia dela azpimarratu dute elkarretaratzean.

Sare sozialek badute alderdi iluna, baina Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Killirikupek lau haizetara ozen eta argi kontatu duen modura, iraultzarako tresna eta gune dira sare sozial feministak.

Hala ere, plazaratu dute erabiltzaile askok sare sozialak erabiltzen dituztela harremanak eraiki eta mantentzeko, eta horrek “indarkeria berriak sortu” dituela. Kontzientziazio kanpaina bat ari da egiten asanblada feminista, eta horren parte dira egunotan plazan jarri dituzten panelak:

  • Mugikorra erabiliz emakumeak jazartzea edo kontrolatzea indarkeria matxista da.
  • Emakumeek beste pertsonekin sarean dituzten harremanak oztopatzea indarkeria matxista da.
  • Emakumeen mugikorra zelatatzea, pasahitzak partekatzeko eskatzea eta beste pertsonekin dituzten txata erakustera behartzea indarkeria matxista da.
  • Emakumeek sare sozialetan egiten dutena kontrolatzea eta argitaratu edo partekatzen dituzten argazkiak zentsuratzea indarkeria matxista da.
  • Geokokapena erabiliz emakumeak non dauden froga dezaten eskatzea indarkeria matxista da.
  • Emakumeak irudi intimoak bidaltzera behartzea indarkeria matxista da.
  • Berehalako online erantzuna ez izateagatik haserrea erakustea indarkeria matxista da.

Zerrendatutako datuak emakumeek maiz pairatzen dituzten egoerak dira, eta hala ez badirudi ere, indarkeria matxista dira. Hori zen, zehazki, Oiartzungo Feministen Asanbladaren egitekoa, pantailen atzean egoten den indarkeria hori bistatzea eta identifikatzen ez diren indarkeria horiei izena jartzea. Eta ildo horretatik, laguntza eskatzeko unea dela adierazi dute irmoki. “Emakumeok elkar babestuko dugu, elkarri zauriak sendatuko dizkiogu eta indartuta aterako gara pairatzen ari garen metamorfosi matxista honetatik. Izan gaitezen ondorengo emakumeen erreferente, har ditzagun plazak, kirol zelaiak eta sare sozialak, konta dezagun gure historia”.

Irakurketa amaitu dute, baina ez da hor amaitu oiartzuarren egitekoa. Alderdi digitala landu du Oiartzungo Feministen Asanbladak aurtengoan, eta ildo horretatik erronka bat proposatu die bertaratu direnei. Mugikorrak atera eta Txoko Feministako taldean edo Asanblada Feministako sareetan sartzeko eskatu dute, eta Azaroaren 25 honetan zabaldu duten kartela WhatsApp edo Telegrameko egoeretan jarri eta sare sozialetara igotzeko eskatu dute.

Eta gaurko hitzartzea datozen egunetako ekimenak gogorarazten amaitu dute. Datorren hitzordua hilaren 29an –ostirala– izango da. Euskal Antzerkigintzaren Topaketa Feminista izango da egun osoan zehar Oiartzunen.

Jarraian, gaurko elkarretaratzeko zenbait irudi.

A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.
A 25 - Oiartzun.
A 25 – Oiartzun.

Erlazionatutako edukiaFeminista izango da Oiartzungo udazkenaDigitala bada ere, indarkeria da
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.