2024ko Ikuskaren sariak, hurbilekoak eta urrunekoak
Film labur onenaren saria Milorad Milatovic-ek eskuratu du, 'Stranac' lanagatik. Mintzagun saria, berriz, Leire Egañaren 'Oinez'-entzat.
Bukatu da Ikuska Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko Erakustaldiaren 26. ekitaldia. Larunbateko sari banaketarekin itxi zen aurtengo edizioa. Trintxerpeko alkateordetzan egin zuten film laburren jaialdiaren azken ekitaldia, bete-bete egin zen aretoan. Luisma Laboa kazetariak gidatu zuen sari emate saioa, eta palmaresa begiratuz gero, urruneko eta hurbileko lanek dute epaimahaikideen eta publikoaren oniritzia.
Jarraian, 2024ko Ikuskaren palmares osoa:
- Euskaraz egindako film labur onenaren Mintzagun saria: Leire Egañaren Oinez lanarentzat.
- Aktore emakume onenaren saria: Changmin Zhang-entzat, Manting lanagatik.
- Aktore gizon onenaren saria: Ivan Pellicerrentzat, Para mamá y para tí lanagatik.
- Epaimahai gaztearen saria: Luso Martinezen Céntrico lanarentzat.
- Epaimahaiaren sari berezia: Pablo Barceren Moro lanarentzat
- Zuzendari onenaren saria: Jose A. Villalobosentzat, Quién llama lanagatik.
- Film labur onenaren saria: Milorad Milatovic-en Stranac lanarentzat.
- Publikoaren saria; Luso Martinezen Céntrico lanarentzat.
Segidan, sari emate ekitaldiaren hainbat irudi, Ikuskaren sare sozialetatik jasotakoak.