Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

2025ari akordiotik jositako aurrekontuekin erantzungo dio udalak

Aurrera egin dute gobernu taldearen aurrekontu proposamenak, eta alderdi jeltzalearen emendakinekin egindako transakzionatutako proposamenak.

Pleno baten artxiboko irudia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/11/27

Sorpresa gutxi espero ziren aurrekontuaren gaineko eztabaidan atzoko plenoan. Horrela izan zen. Aurretik gainera, arratsaldean bertan eta plenoa izan baina ordu pare bat lehenago akordioa egin zutela jakinarazi zuten agerraldi bidez gobernu taldeak eta EAJk aurrekontuaren gaian. Aurrera egin zuten gobernu taldearen aurrekontu proposamenak, eta alderdi jeltzalearen emendakinekin egindako transakzionatutako proposamenak. Lehenak, gobernu taldea osatzen duten EH Bildu eta Elkarrekin  Errenteriaren aldeko botoak jaso zituen; EAJk eta PPk abstentzioaren alde egin zuten, eta PSE-EEko sei zinegotziek kontra.

Transakzionatutako proposamenak berriz, gobernu taldearen eta EAJren aldeko botoak, PPko zinegotzi bakarraren abstentzioa eta PSE-EEko zinegotzien kontrakoa.

Sozialistek osoko zuzenketa aurkeztu zioten udal gobernuaren aurrekontu proposamenari. EAJk, gerora akordio bidez transakzionatutako proposamenera eramandako zatikako zuzenketak egin zizkion aurrekontu proposamenari, eta PPk, berriz, hainbat zuzenketa aurkeztu, baina bakarrak betetzen zituen hura aztertzeko legezko baldintzak.

Gobernu taldea eta EAJren arteko akordioa jarri zuten lehen lerroan, Aizpea Otaegi alkateak eta Eneko del Amo Ogasun zinegotziak. Eskerrak eman zizkion del Amok EAJri, “erakutsitako jarrera eta borondatearengatik, izan ere, sinistuta azaldu zen EH Bildukoa hasierako proposamena hobetu egin dela, “akordiora heltzeko borondatea eta proposamenak daudenean emaitza aberasgarriagoak lortzen direlako”. Halaber, “modu eraikitzailean” lanean jarraitzeko konpromisoa azaldu zuen.

Bide beretik mintzatu zen Otaegi, aitortuta “gobernuaz harago erdietsitako adostasunen” garrantzia: “Adostasunak lortzeko gai garenean politika publikoak sendoagoak direlako”. Zentzu horretan lankidetzarako bidea eskertu zuen, “uste dut ona dela herriarentzat, eta bide horri eustea dagokigu”.

PSE-EEri zuzendu zitzaion, halaber, oso bestelako tonuan. Sozialisten eledun Isaac Palenciak joan den astean osoko zuzenketa egingo zutela jakinarazteko agerraldian egindako adierazpen batzuei egin zien erreferentzia. Palenciak gobernu taldeari egotzi zion orduan, baita atzoko plenoan ere, aurrekontuaren eztabaidaren ingurumarian egindako galderak epe barruan erantzun ez izana. Horren atzean, gobernu taldearen borondate falta erantzuteko, edota kudeaketa “kaxkarra” jarri zituen Palenciak, eta autokritikarako tarterik ez egitea ere. Zuzen erantzun zion Otaegik atzoko saioan. Errealitatearekin bat ez datorren irudi bat zabaltzen saiatzea egotzi zion sozialisten bozeramaileari: “Jakin badakizulako akats bat izan dela tartean eta horregatik ez ditugula erantzun. akatsa egin dugula gure gain hartu dugu, eta hori bada autokritika egitea”. Erantzunak erantzunda,zenbat denbora beharko zuten galdetuta erantzunik ez dutela jaso oraindik PSE-EEren aldetik gaineratu zuen Ogasun zinegotziak. Sozialisten adierazpen horien atzean, “asmo txarra” ikusi zuen alkateak.

Agintaldi Planean jasotako proiektuekin ez betetzea ere egotzi zion atzoko plenoan PSE-EEk gobernu taldeari. eta Horri ere erantzun zion Otaegik, “erabateko konpromisoa dugu agintaldi Planarekin guk egina delako, eta gure bide orria delako. Agintaldi Plana ez betetzea egotzi diguzue, baina horretan jasotako proiektuen %82 2024ko kudeaketa planak jasota du, eta garapen maila oso altua da, ia %80koa”.

Atzoko plenoan, akordioaren berri emateko agerraldian egin bezala, “adostasunera heltzeko” erakutsitako borondatea eta bide horretan sakontzeko beharra eta konpromisoa, ageri-agerian gelditu ziren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.