Etxebizitzaren gaineko batzar irekia bihar, Etxebizitza Sindikatuak deituta
Iztietako auzo elkartearen egoitzan izango da bilera, 18:30ean hasita.
Batzar irekia antolatu du Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak biharko. Orereta etxebizitzaren negozioaren aurka lelopean egingo dute batzar hori, eta abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren gainean egingo duten nazio manifestazioaren prestaketa landuko dute. Biharko batzarra Iztieta auzo elkartearen egoitzan izango da 18:30ean.
Bilboko nazio manifestazioa berriz, 13:00etan abiatuko da Plaza eliptikotik.