Musika taldeak, inauteria girotzeko gaia
Herri galdeketaren emaitza jakinarazi berri dute; musika taldeena izan da herritarren artean gai hautatuena inauterietarako.
Azken urteetan egindako moduan, aurten ere galdeketa egin du Inauterietako batzordeak herritarren artean. Helburua, inauterietan herria mozorrotzeko gaia aukeratzea izan da. Sei mozorro aukera jarri zituen Inauterietako batzordeak: Musika taldeak, mitologia, superheroiak, candy party, tribu urbanoak eta marrrazki bizidunak. Horien artetik bozkatuena musika taldeena izan da 266 botorekin, eta gertu izan da bigarrena, marrazki bizidunak 241 botorekin.
Denera 980 bozka jaso dituzte galdeketa horretan.
Behin gaia aukeratuta, Inauteri Batzordeak dei berezia egin die taberna, saltoki, kuadrilla eta norbanakoei, musika taldeen gaia ardatz hartuta mozorroa presta dezaten.