Pasaiako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu dute bihar
Eguerdiko 12:00etan deitu du elkarretaratzera Pasaiako Mugimendu Feministak, Pasai Antxoko Biteri plazan.
Kalea hartzera deitu du Pasaiako Mugimendu Feministak gaur Antxon izandako hilketa matxista salatzeko. Eguerdiko 12:00etan antolatudu elkarretaratzera Biteri plazan eta herritar guztiak deitu ditu parte hartzera. 16:00ak aldera izan da hilketa matxista Pasai Antxoko Eskalantegi kaleko etxebizitza batean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, suzko armaz hil du emakumea, haren bikotekide oihak.
Auto batean ihes egin du gizonak gero, eta Villabonako Udaltzaingoaren bulegora joan eta bikotekide ohia hil duela aitortu. Atxilotu egin dute eta Ertzaintza gertatutako ikertzen ari da.
Honakoa Euskal Herrian aurten izandako zazpigarren hilketa matxista da, eta 2003tik 126 hilketa matxista.