Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria matxista

Bizitzak erdigunean jarriko dituen "hitzarmen sozial berria" galdegin du mugimendu feministak

Dozenaka herritarrek egin dute bat mugimendu feministak deitutako elkarretaratzearekin gaur arratsaldean. Enegarrenez eskatu du politika errealak ezartzeko eta autodefentsarako hautua berretsi.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/12/02

Nazkatuta. Horrela agertu da Clara Rangel plazan Oreretako Mugimendu Feminista, dozenaka eta dozenaka herritarrek erantzundako elkarretaratzean. Babes osoa adierazi die lehenik eta behin larunbatean Antxon eraildako emakumearen senide, lagun eta gertukoei, eta argi eta ozen mezua igorri die indarkeria matxista sufritzen duten emakumeei, “ez zaudete bakarrik”. Gogor salatu du Leonorren heriotza, hala zuen izena larunbatean bikotekide ohiak Eskalantegi kaleko etxebizitza batean erail zuen emakumeak, “bere  bizitzan parte hartzen ez zuen gizon bat pistola batekin iritsi zen Leonorren etxera, eta bi tiro eman zizkion buruan; exekuzio bat izan da. Gizon batzuek heriotza zigorrera kondenatzen gaituzte bere lege patriarkalpean”.

Duela astebetera egin du atzerako begirada, gogora ekartzeko emakumeek auzo eta herriko kaleak hartu zituztela “indartsu eta harro”, indarkeria matxistak hartzen dituen hamaika forma salatzeko azaroaren 25ean: “Ez da pasa astebete eta hemen elkartu gara berriz ere, nazka-nazka eginda eta amorruz beteta, Pasaian beste erailketa matxista bat gertatu delako”. Mugimendu feministaren mobilizazioak gero eta “irmoagoak” badira ere, sistemak bere makineriarekin jarraitzen duela, eta indarrez kolpatzen dituela errealitate patriarkalak jarri dute erdigunean gaurko elkarretaratzean, eta nabarmendu Pasaian eraso matxistak gertatzen badira, Euskal Herriko beste herrietan ematen diren moduan, bertan erasotzaileak daudelako dela.

Urrats handiak egin dituzten zalantzarik ez dute, helburuetatik “urrun” direla aitortu dute, “urrun gaude emakumeen askatasuna eskuratzetik”. Hori horrela, hitzarmen sozial berria galdegin dute, “bizitzak erdigunean jarriko dituena, gure lurralde eta gorputzen jabe izan gaitezen, inolako biolentziarik gabe aske izan gaitezen”.

Indarkeria matxistaren aurrean, autodefentsa aldarrikatu du, “horretan jarraituko dugu indarkeria matxista eguneroko ogia dugun bitartean”.

Mezu argia enegarrenez mugimendu feministarena; ez direla biktima, ezta subjektu pasiboak ere, eta ez direla inolaz ere konformatzen instituzioetatik bultzatzen diren neurri asistentzialekin”. Bidea luzea den jakitun da, “eta herrian sufritu dugun sexu indarkeria errotik ezabatzeko, polizia eta epaile neurri zigortzaileez gain, bestelako jarrera, ekintza eta neurri behar ditugu”. Hala, benetako politikak galdegin ditu, martxan direnak eta egitura administratiboak ez dutelako “arazoaren muina” identifikatzen haien usterako. Irtenbidea argi dute: “Politika integralak behar dira”, horiek gabe ez dela aurrerapenik izango dio. Neurri aringarrien ordez, prebentzioa exijitu du, eta ezinbestekoa jotzen duten beste alderdi bat, ezinbestekoa eta urgentziazkoa: “Ezarritako ordena aldatzea”.

Kalea aldarrikatu du, “auzo eta herrietan libre ibili nahi dugu. Emakumeok eraldaketa bidean espazio guztiak hartu behar ditugu: plazak, kaleak, udalak, komunak, antzokiak… nonahi, noiznahi, nolanahi, bide eta espazio guztietan libreki mugitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu ozen. Gure gorputza gurea baino ez da, eta egin nahi ez duguna egiteari utzi nahi diogu, aukera askatasunean bizi nahi dugu hainbeste maite gaituztela esaten duten erasotzaileei nahikoa dela esanda, baldintzatzaile patriarkalik gabe bizi nahi dugu”.

Hori horrela, erasoen aurrean ez direla kikilduko, ezta isilik geratuko erantsi du, “autodefentsan sakontzen jarraituko dugu, indibidualki zein kolektiboki. Erasotzaileak izen abizenekin ezagutu, gure kaleetatik baztertu eta kanporatu arte ez dugu etsiko”.

“Erasoen aurrean, ekintza zuzena” eta borroka feministaren aldeko oihuekin bukatu dute txalo artean gaurko elkarretaratzea.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.