Leonorren lankide zirenek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Antxon. Justizia exijitu dute, baita hiltzailea "legearen pisu guztiarekin zigortzeko" ere.
Azokaren 39 ekitaldietan jasotako 2.000 argazkitik gora, katalogoak, kartelak eta parte hartu duten 680 artisautza tailerren gaineko informazioa bildu ditu webgunera Ereintza elkarteak.
ELA sindikatuak salatu du negoziazioetan aurrerapen batzuk lortu diren arren, gatazkak geldirik jarraitzen duela.
Agintaritzak Eskalerillaseko bloke osoa eraisteko nahian jarraitzen duela salatu dute. Oraingo honetan ere bizilagunek ez dutela jakinarazpen ofizialik jaso deitoratu dute.
Euskararen Egunaren harira herriko kirol elkarteek ginkana antolatu zuten 12 eta 18 urte arteko gazteei begira.
Errenteriako Kulturarteko Elkarbizitzarako II Plan Estrategikoa 2024-2029 onartu berri du udalak.
Alderdi sozialistak adierazi du proposatutako neurri sortak "gabezia garrantzitsuak" dituela. Hori dela eta, ez diete "erabateko babesa" eman.
Hirugarren larunbatarekin egin beharrean, bigarren larunbatarekin egingo du Urdaburu Mendizale elkarteak irteera.
BDZ mugimenduak egingo du "Carrefourrek Israelekin dituen hitzarmen eta harreman ekonomikoen aurkako kanpaina".
Gaurko Euskararen Egunaren harira, erakunde adierazpena egin eta jendartera zabaldu du Lezoko Udalak.
Xoxolurrek sasoiko hirugarren irteera igandean egin zuen, Santiagomendira. Hurrengoa 2025eko urtarrilaren 12rako prestatu dute.
Txartelak, oraingoz, Urrats liburu dendan, Marisol janari dendan, Garmendi txokolategian eta Tolaita tabernan eskura daitezke.
Aurten azkenekoz dantzatuko dituzte igandearekin muxikoak. Hilaren 8an egin dute zita, Herriko Plazan.