2024/12

Aritxulegiko oroigarriak eraso nazi-faxista jasan duela salatu dute

Sare Antifaxistak salatu du Langile Batailoietako gatibuak gogoratzen dituen oroigarria moztu eta lurrera bota dutela, pintada faxistak eginez.

'Pentsatzen dut ikusezinentzunezkoa'-rekin aitortza Martzelinei

'Pentsatzen dut ikusiezinentzunezkoa' ondu dute Alaia Martin, Iraitz Mateo eta Karmele Mitxelenak. Hilaren 23an aurkeztuko dute Landetxen.

Portuko espazio publikoen mantentze lanetarako, 400.000 euroko laguntza

Aldundiak kopuru hori eman berri dio udalari, portuko lurretan dauden espazio publikoen mantentze lanetara bideratzeko.

Hilaren 24 eta 31n aldaketak Xorrolan eta hondakinen ordutegian

Hilaren 24 eta 31n papera eta kartoia ateratzeko aukera 20:00etatik 6:00etara izango da. Xorrolak, berriz, azken irteera 20:40an egingo du.

Eguzki talde ekologistak zenbait mehatxu pribatu salatu ditu

Aiako Harriko parke naturalaren gainean egin ditu salaketak. Endarako Erreserba Eremuan eta Oberango basoan zenbatu dituzte mehatxuak.

Olentzero eta Mari Domingi gonbidatu ditu Lau Haizetarak

Hilaren 23an, 23.edizioz Olentzero eta Mari Domingiren etorrera antolatu du Lau Haizetara euskaltzaleen topaguneak. Eguberri ospakizunen bidez haurrei euskara transmititzea bermatu nahi dute.

oiarpe

Asteburuko oiartzuarren partidak; zer, non eta noiz?

Gaurtik –hilak 19– hilaren 23ra hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k, Txostek eta Oiarpek.

Alaia Martin Etxebesteren finalaren laburpena, bideoan

Alaia Martin Etxebestek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. HITZA bertan izan zen, eta oiartzuarraren zenbait bertsorekin laburpen bideo bat osatu du.

Pasaian ere, Eguberriak ate joka

Hilaren 26, 27 eta 28a haurrenak izango dira. Antxon, Donibanen eta San Pedron Gabonetako Haur Jaiak ospatuko dituzte, eta Trintxerpen, berriz, Gabonaldia egingo dute.

Asteklimako ekimen hoberenaren saria, Ekiherrirentzat

Euskadiko Klima eta Energia Astea izan zen urriaren 18tik 27ra. Ekiherri Energia Komunitateak 125kWp-ko instalazio fotovoltaikoari buruzko hitzaldia antolatu zuen.

Slot jardunaldiak, bihar eta etzi

Gabonetako Slot jardunaldia egingo dute bihartik etzi arte. Scalextric txapelketa haurren Rally Slot eta WRC Rally Slot txapelketan parte-hartzen ahalko da.

Gabonetako Antzerki Musikal Berezia, urtarrilean

Eureka Dance Studiok Gabonetako Antzerki Musikal Berezia antolatu du 2025 hasierarako. Urtarrilaren 2, 3 eta 4an egingo dituzte emanaldiak.

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, prest

Olentzeroren Laguntzaileak elkarteak jakitera eman duenez, Olentzero, Mari Domingi, astoa eta laguntzaileak 18:00ak aldera iritsiko dira Done Eztebe plazara.

Bertsolaritza

Bertso-saio musikatua Antxon, gaur

'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua izango da Antxoko Kultur Etxean, 19.00etan, gaur. Sarrera doakoa eta librea da.

Urdabururen eski irteerak, urtarriletik otsailera

Urdaburu Mendizale Elkarteak 2025 hasierarako eski irteerak antolatu ditu.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2024-12-20)

Asteburuari dagozkion hainbat partida jokatu diren arren, gaur, bihar eta etzi lehiak dituzte Lezoko kirol taldeek.

Ekintza eta ekitaldiz jositako Eguberriak Donibanen

Donibaneko Jai Batzordeak Eguberrietarako egitarau zabal eta oparoa prestatu du, datorren urtarrilaren 12ra bitarte.

Eguberrietako egitaraua ondu du Abaraxkak

Ludotekak sortu duen egitarauan zortzi jarduera daude, hilaren 26tik abenduaren 4ra arte. Lehen hitzordua mahai jolas berriekin jolasean izango da.

Alabergak Olentzero solidarioa antolatu du iganderako

Beharra dutenei laguntzeko helburuarekin, auzo elkarteko kideek pasta lehorra jasoko dute Alabergako elkartean, 18:30etik aurrera. Bildutako jakiak Zaporeak elkarteari igorriko dizkiote.

Gehiago