2024/12

Urtarrilean zabalduko dute Euskaltegira matrikulatzeko epea

Urtarrilaren 7tik aurrera Udal Euskaltegiko maila guztietan izena emateko aukera irekiko dute. Prezioa ordu kopuru eta lan egoeraren arabera aldakorra izango da.

Hilaren 31n izango da Etxera Lasterketa Herrikoia

Haurren lasterketa 10:30ean abiatuko da, eta herri lasterketa, berriz, 11:00etan. Izena eman daiteke dagoeneko.

zorioneko antzezlana

'Ohikune' antzezlana aurkeztuko dute Oiartzungo Gazte Sortzaileek

OrGaSmok 'Ohikune' antzezlana egingo du Landetxen, hilaren 26an. 19:04n izango da saioa, eta sarrerak aurrez hartu behar dira.

Arraztalok gizarte hezitzaile bat behar du

Astean, astelehenetik ostiralera, 25 orduko jardunaldia eskaintzen dute. 2025eko otsailean hasiko litzateke aukeratua.

Eskubaloi campusean izena emateko aukera zabalik oraindik

Ereintzak eta Munttarpek antolatu dute gaztetxoentzako Eguberrietako kirol-aisia eskaintza, hilaren 23, 26, 27 eta 30erako eta urtarrilaren 2 eta 3rako.

Alaia Martin Etxebeste. Bertsolaria eta idazlea.

"Oraindik Illunbeko lilura horren barruan nago"

Larunbatean jokatu zen Illunben Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, eta Alaia Martin Etxebestek irabazi zuen. Biharamunaz hitz egin du.

Sarek antolatuta, bertso saioa egingo dute urtarrilaren 5ean

Maider Arregi, Ane Labaka, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Andoni Rekondo, Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña eta Eneritz Artetxe ariko dira kantuan.

Greban dauden Merkal Calzadoseko langileek elkarretaratzea egingo dute

Hilaren 19an –osteguna- Eibarren egingo dute elkarretaratzea "hitzarmen duina lortzeko". Untzaga Plazan elkartuko dira, 12:00etan.

Kultur emanaldi mordoa 2025ari ongietorria emateko

Lezoko Udalak 2025eko urtarriletik maiatzera bitarteko kultur programazioa aurkeztu du gaur. Orotara, 45 ekitaldiz osatutako egitaraua ondu dute.

hitza

Eguberrietako kantu liburuxka argitaratu du Oarso Bidasoko Hitzak

35 abesti, esaera zaharren zerrenda eta Olentzero eta Mari Domingiri gutuna idazteko aukera biltzen ditu liburuxkak.

Gabierrotako pasealeku berritua, zabalik

Zazpi hilabeteko lanen ondotik, Gabierrotako pasealekua zabaldu dute. Hainbat hobekuntza ditu pasealeku berrituak.

Urte berriko kontzertua, urtarrilaren 6an

Urtarrilaren 6an urte berriko kontzertua egingo dute. Errenteriako Musika Kultur Elkarteak antolatu du.

Argi mozketak Antxon bihar eta etzi

Iberdrolak mantentze lanak egin behar dituelako mozketak izango dira jubilatuetan eta Eskalantegi kalean.

'Komiki saltsa!', Lekuona Fabrikan

Urtarrilaren 2 eta 3an 'Komiki saltsa!' egingo dute Lekuona Fabrikan. Komikiak ulertzeko eta egiten ikasteko aukera izango da.

Pasaiako ludoteka eta gaztelekuak, jardunaldi berezi baten agertoki

Atzo Trintxerpe-San Pedroko ludoteka eta gaztelekuak topaketa berezi baten agertoki izan ziren. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordeaux-Montaigne Unibertsitateak antolatutako mugaz gaindiko topaketa pedagogikoa egin zuten.

Lezo-Jaizkibelerako atzera kontaketa hasi da

Mendi lasterketaren XI. ekitaldia 2025eko otsailaren 23an izango da. Urtero bezala, izen emateak 2025eko urtarrilaren 1eko 00:00etan irekiko dira. Aurten, berritasun gisa, dortsalak Kronoak atarian eskuratu beharko dira.

Larunbatean txistorra pintxoak izango dira nagusi Meipiko plazan

San Tomas Eguna borobiltzeko eta 2024ko jarduerak ixteko, Meipiko Jai Batzordeak txistorra pintxoak eta edaria eskainiko ditu plazan.

'Puf' liburuaren aurkezpena eta ardo dastaketa, bihar, Laboren

Bardea Etxaldeko hiru ardo ekologiko berretiketatu dituzte, eta liburuko ilustrazioak gehitu dizkiete. Horiek izango dira dastaketako ardoak.

Gehiago