2024/12

«Esango nuke konstantzia dela dantza txapelketa bat irabazteko sekretua»

Mattin Etxebeste oiartzuarra da Euskal Herriko VI. Aurresku Txapelketako txapelduna. Azaroaren 23an jokatu zen, Hondarribiko Itsas Etxean. «Presiorik gabe» aurkeztu zen, eta, irabaztea espero ez zuen arren, «oso pozik» dago garaipenarekin.

Hitza

Jantziaren Zentroan historiaz jantzi dira

Igandean historiaz jantzi bisita gidatuen egitasmoaren hirugarrena egin zen atzo. Errenteria-Oreretako Jantziaren Zentroan izan ziren HITZAren kideak.

Hilaren 20an hasiko dira 2025eko udal egutegia banatzen

Mahaiko eta paretako egutegiak eskuratu ahal izango dituzte lezoarrek. Kultura Aretoan jaso behar dira.

San Tomas eguneko festak, barrutiz barruti

Larunbatean San Pedron eta Antxon izan ziren San Tomas egunari lotutako azokak eta ekitaldiak; atzo, berriz, Donibane eta Trintxerperen txanda izan zen.

San Tomas festa aparta Lezon

Goraino bete zen atzokoan Karlos Saldise plaza. Lezoarrek bat egin zuten herriko San Tomas jaiarekin.

Bertsotan zoragarri arituz eman dio amaiera Alaia Martinek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari

Alaia Martin Etxebeste izan da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazlea. Beñat Gaztelumendi Arandia izan da bigarren sailkatua, eta hirugarrena, berriz, Oihana Iguaran Barandiaran.

"Gure arbasoek transmititutako filosofiari" eutsiko dio aurtengo San Tomas egunak

Astebete barru lepo beteta egongo den Zumardian aurkeztu dute aurtengo egun handia. Egitarau oparo eta luzea prestatu dute.

Eguraldiak ez du Txerri Eguna zapuztuko

Txerri Egunaz eta ospakizunez gose zirela erakutsi dute gaur zientoka oiartzuarrek. Azokak eta postuak, lepo.

Oiartzun Irratiak lehen Batzar Orokorra egin du asteon

Urteko balantzea egiteaz gain, aurreratu dute denboraldi berria aurkezteko 'Oiartzun Irratia GaLa' egingo dutela urtarrilaren 24ean.

Sanmarkoseneko langileak aldundian mobilizatu dira

Kaleratzeak ekidin eta %100eko lan kontratuak eskatzeko elkarretaratzea egin dute Sanmarkoseneko langileek. 22. greba eguna dute.

Oiartzungo Sarek 'kantujira berezia' egingo du hilaren 24an

Plazatik mamuterako ibilbidea egiteko doako autobus zerbitzua egongo da. Izena emateko 648 806 784 zenbakira idatzi behar da.

Patri Urkizu Sarasua hil da

Irakaslea, idazlea, Filologia Erromanikoan lizentziatua, Euskal Filologian doktore, kirolaria, Lezoko alkate izandakoa... Hutsune handia utzi du Lezon eta euskal kulturan.

Ttirikittaukiren Kazetaritza tailerraren lehen hilabetea, oparoa

Duela hilabete jarri zuen martxan Elizaldeko Ttirikittauki Euskara Taldeak Kazetaritza tailerra, eta zenbait jarduera egin dituzte dagoeneko.

'Yogipuinak', hilaren 30ean

'Yogipuinak' saioaren bidez ipuina eta yoga uztartuko ditu Maite Arrese Artabek. Bost urtetik gorakoei zuzendua dago.

Pailazo ikuskizuna, hilaren 28an

Hilaren 28an, Zopotxin pailazoak emanaldia izango du Niessen kulturgunean. Juneren Hegoak elkarteak antolatu du.

Arte eta artisau azoka egingo dute Ehuntze Espazioan

Arte eta artisau azoka egingo dute Ehuntze Espazioan bihartik –hilak 18– hilaren 24ra.

Katapulta eta 'Ongi etorri koroia' tailerra, hilaren 26an

Hilaren 26rako katapulta eta 'Ongi etorri koroia' tailerrak antolatu dituzte Lekuona Fabrikan. 9 eta 12 urte artekoei bideratua dago lehena; bigarrena, aldiz, familiei bideratua

Olentzerok Errenteria bisitatuko du

Olentzero Errenteriara etorriko da hilaren 24an. Urteroko ibilbidea egin ondotik, herriko plazan abestuko dute.

Eguberri bezperako kalejira, Orereta Ikastolaren eskutik

Orereta Ikastolako komunitatea Eguberri kantak abesteko prest da. Hilaren 24an 11:15ean hasi eta 12:45ean bukatuko dute.

Neguko oporretarako egitarau oparoa haur eta nerabeentzako

Hilaren 23tik urtarrilaren 3 arte neguko oporretarako eskaintza antolatu du Errenteriako Udalak.

Gehiago