2024/12

Kalitateari eta gertutasunari zabaldutako leihoa

Errenteriarrentzat ez ezik, inguruko herritarrentzat ere erreferentziazkoa da Errenteriako Merkatua. Kalitatea, gertutasuna eta prezio lehiakorrak ditu berme.

Mari Carmen Mogilnicki. Laurak Bateko presidentea

«Ikusarazi nahi dugu Laurak Bat bizirik dagoela»

2024a bukatzear dagoen honetan, urtearen balorazio baikorra egin du Mari Carmen Mogilnicki Laurak Bateko presidenteak. Ondu dituzten iniziatiba berriak aurkeztu ditu eta etorkizuneko erronken inguruan mintzatu da.

Jasangarritasuna

Albaola Itsas Kultur Faktoria saritu dute, jasangarritasuna bultzatzeagatik

Albaola Itsas Kultur Faktoriak Turismo arloko Euskadi Saria jaso du, "Helmuga Arduratsu eta Jasangarria" sailean

Lau barrutiak, San Tomas egunerako irrikaz

Astebete lehenago hasiko dira Eguberriak Pasaian. Larunbatean San Pedron eta Antxon izango da festa; igandean, berriz, Donibane eta Trintxerpen.

Laguntza, «inoiz baino beharrezkoagoa»

Bixi-Bixi elkarteko kideek astebeteko egonaldia egin dute Saharan. Urteroko zereginez gain, proiektu interesgarri bezain beharrezko bat aurkeztu diote Fronte Polisarioari.

Alaia Martin Etxebeste. Betsolaria eta idazlea.

"Oholtzan urteetan eman den saretze hori ikustea nahi dut"

Hilabete berezia ari da izaten abendua Alaia Martin Etxebesterentzat. Bihar, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko du, eta, berriki, Durangoko Azokan, 'Puf' eta 'Zapatekin arnas' liburuak aurkeztu ditu.

Eduki babestua

Bi urtez bakardadeari aurre egiteko lanean

Oiartzungo Udalak herriko helduenen bizi kalitatea hobetzeko asmoz sortu zuen Zaintzadi. Bi urte bete ditu egitasmoak, eta lan eremua zabaltzeko jardunean ari dira Iturriotzen eta Ugaldetxon.

Eduki babestua

Adinekoen behar, nahi eta desioak, mahai gainean

Lau barrutietako adinekoen ongizatea bermatzeko zerbitzu berriak sortzen ari dira Pasaian. Besteak beste, aurki Antxon adinekoen eguneko arreta zentro berria izango da.

Eresbilek 50.urteurreneko liburua aurkeztu du

Eresbil Fundazioak 50.urteurrenagatik 'Eresbil: 50 urte musika ondarearen zerbitzura' aurkeztu du gaur, hilaren 12an. Eresbileko zuzendariarekin batera Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Errenteriako Udaleko eta Andra Mari Abesbatzako ordezkariek parte hartu dute.

Neguko kontzertua Alan Griffinen oroimenez izango da

Hilaren 21ean izango da kontzertua, 19:00etan, Landetxen. Irlandarrak "harreman estua" izan zuen Soinuenearekin.

Hilaren 20a, kultur ekitaldiz betea

Lehenik, Gabon parodia egingo dute Niessen kulturgunean. Ondotik, Ereintza Elkarteko Txistu Bandaren kontzertua egongo da.

Arte Plastiko eta Ikusizko ikasleen erakusketa

Hilaren 0tik urtarrilaren 11ra egongo dira ikasleen lanak ikusgai.

Ikasleen Bandaren emanaldia, etzi

Ikasleen Bandak emanaldia egingo du etzi, hilaren 19an, Niessen kulturgunean.

'Liburu Baby Kluba', gaur eta etzi

'Liburu Baby Kluba' antolatu dute gaur eta ostegun arratsalderako. 0 eta 3 urte arteko umeei bideratua dago.

Larunbatean, urteko azken kantu jira

12:30ean aterako dira Aiton Bordatik euskal kantuen zaleak. Herriari bira eman ondoren, Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute kalebuelta.

Antton Telleriaren 'Ninini', Txerrimuñon

Piztu Lezok pintxopoteen saio berria antolatu du ostiralerako (hilaren 20rako). Antton Telleriaren bakarrizketak girotuko du gaualdia.

Gabonetako apaingarriak sortzeko tailerra

Gabonetako apaingarri mugikorrak egiteko tailerra antolatu dute hilaren 19rako. 7 urtetik 12 urte artekoei bideratua dago.

Ikamak aurkezpena antolatu du ostiralerako

OarsoBidasoako Ikama ikaste antolakundeak aurkezpena egingo du ostiralean, hilaren 20an, Oreretako gaztetxean 17:00etan

Oiartzungo Udaleko urteko azken bilkura bihar egingo dute

Biharkoan, besteak beste, datorren urtean onartzea aurreikusten dituzten ordenantzak eta diru laguntzen oinarriak jorratuko dituzte.

Elkartasuna, Pasaiatik Valentziara

Urri bukaerako denboraleak eragindako hondamendia pairatu zutenei laguntzeko kontzertu solidarioa egingo dute beste behin. Oraingo honetan Trintxerpen izango da.

Gehiago