Neguko kontzertua Alan Griffinen oroimenez izango da
Hilaren 21ean izango da kontzertua, 19:00etan, Landetxen. Irlandarrak "harreman estua" izan zuen Soinuenearekin.
Argazkia: Jon Urbe / Argazki Press Alan Griffinek harreman estua izan zuen Euskal Herriko artearekin; baita Oiartzungo Soinuenearekin ere. “Beti izan genuen laguntzeko prest”, diote fundaziokoek. Oiartzuarren zenbait kontzertutan ere parte hartu zuen flautak eta alboka jotzen.
“Azken momentura arte” ondoan izan zuten Griffinen oroimenez kontzertu bat antolatu du Soinuenea Fundazioak, eta irlandarrarekin jo zuten musikari ugarirekin batera errepertorio herrikoia ikertzen aritu ziren lagunak ere elkartuko dira Oiartzunen.
Zehazki, hauek dira kontzertuan parte hartuko dutenak: Arkaitz Miner, Juanjo Otxandorena, Zigor Sagarna, Juan Arriola, Xabier San Sebastian, Fede de Dios, Julen Begoña, Juan Mari Beltran, Errege Belda, Aitor Gabilondo, Ander Barrenetxea, Irizartarrak, Jabier Kaltzakorta, Manu Gojenola, Xanti Nazabal, Asier Arroyuelo, Garikoitz Lobregat.
Hilaren 21ean izango da emanaldia, 19:00etan, Landetxen. Sarrerak hemen eros daitezke.
