2024/12

Bizitza aktibo eta osasuntsuaren bidean urratsak egiten

Lezoko Udalak MuittuJakin egitasmoa aurkeztu du gaur. Bere lehen asmoa da bizitza aktibo eta osasuntsuari buruzko oinarrizko ezagutzak herritarrei helaraztea, ohitura horiek beren egunerokoan txertatzeko.

Zamalanak egiteko gune berriak egokitu dituzte Donezte plazan

Astelehenetik (hilak 16) aurera 08:00etatik 12:00etara zamalanetako ibilgailuek izango dute soilik plazara sarbidea.

Asteburuan hasiko dira Eguberriak Lezon

Bihartik (ostirala) izango da zabalik Euskal Liburu eta Disko Azoka. Igandean, berriz, San Tomas festa Karlos Saldisen.

Adinkideren Eguberrietako zuhaitza, "komunitatearen batasunaren sinboloa"

Hiru metroko zuhaitz bat jarri du gobernuz kanpoko erakundeak Trintxerpeko azokan. Kakorratzez egindakoa da, azken hiru hiletan elkarlanean aritu dira 20 bat emakume.

Haatik dantza konpainiaren 'OTS', labetik ateratzeko prest

Datorren martxoan estreinatuko du konpainiak lan berria eta dagoeneko 18 emanaldi itxi dituzte. Musikak "garrantzia berezia" izango du emanaldietan.

Ekonomia zirkularrari buruz hausnartu dute Biratu Foroan

Gaur, hilaren 11n, egin du Oarsoaldeko Garapen Agentziak Biratu Foroa Errenteriako Agustinak Zentroan. Erakunde, enpresa eta iraunkortasunean adituak elkartu dira.

Kote Camachoren film bat, Goya sarietarako aurre-hautatua

'Puzzleak. Bortxaketaren Jauregia' Goya sarietako film labur dokumental onenen sarirako aurre hautagai gisa aukeratu dute.

Kirolaren balioak omendu dituzte Kirol Galan

Atzo udalerriko kirolari gorazarre egin zioten Lekuona Fabrikan. Herriko hainbat klub, kirolari, erakundeetako arduradun eta kirolari lotutako pertsonak bildu ziren.

Txerri Eguneko ganadu azoka salatzeko instalakuntza bat jarri du AiAk

Larunbatean izango da Txerri Eguna, eta, Oiartzungo AiAk (Aska Itzank Animaliyak) instalakuntza bat jarri du ganadu azoka salatzeko.

indarkeria matxista

Dominguez diputatuak Don Boscoko ikasleak hartu ditu

Dominguez foru diputatuak Don Boscoko Mugikortasun Seguru eta Iraunkorreko Goi Zikloko ikasleei harrera egin dien Lurraldebusen instalazioetan.

Kale antzerki emanaldia, hilaren 22an

Herri Arte Eskolako Antzerki Laborategi eta Artekalek sortutako antzerkia emango dute igandean, hilaren 22an.

Lehen hezkuntzako ikasleak, 'tratu onen alde'

Azaroaren 25eko Emakumean Aurkako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta, ikastetxeetako lehen hezkuntzako 5.mailako ikasleek 'Errenteria tratu onen alde' erakusketarako lanak egin zituzten. Atzotik, hilaren 16tik, urtarrilaren 13 arte egongo da ikusgai.

Jakien bilketari ekin dio Piztu Lezok

Hilaren 24ra arte herriko hainbat saltokitan kutxak jarri ditu Lezoko eragileak. Jasotakoa Kaleko Afari Solidarioak-entzat izango da.

'Desira agerian' tailerra, partaideak ahalduntzeko

Hilaren 19an Badalaben 'Desira agerian: presentzia deserosoak, bizitza gozagarriak' egingo dute, arratsaldeko 18:30ean.

Galdutakoak Udaltzaingoan utz daitezke

Lezoko Udaltzaingoan herritarrek kalean jasotzen dituzten gaiak jaso eta sailkatzen ditu, haien jabeak horien bila joan daitezen.

Bi dantza emanaldi ikusteko aukera, aste honetan

Lehen dantza emanaldia gaur arratsaldean izango da; bigarrena, ordea, bihar. Biak Herri Arte Eskolan egingo dira.

'Kelonia era itsasoa', ostiralean Gezalan

Gorakada antzerki taldearen emanaldia 17:15ean hasiko da. "Istorio xamur eta dibertigarria" dela adierazi dute egileek.

'American Beauty', gaur arratsaldean

Ozzinemak 'American Beauty' filmaren proiekzioa antolatu du gaur arratsalderako.

'Goiko gela' gospel taldeak kontzertua emango du hilaren 29an

'Goiko gela' taldearen Gospel emanaldia hilaren 29an izango da, 19:00etan, Landetxen. Euskaraz eta ingelesez abesten dute.

Gehiago