Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Asteburuan hasiko dira Eguberriak Lezon

Bihartik (ostirala) izango da zabalik Euskal Liburu eta Disko Azoka. Igandean, berriz, San Tomas festa Karlos Saldisen.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/12/12

Hurbil da 2024. urtearen bukaera. Beraz, Eguberriak ia-ia hemen dira. Urtero moduan, Lezon ere kalean eta aretoan bizitzeko ekitaldiak izango dira. Horietatik batzuk asteburuan izango dira. Aipagarrienak, bihar (ostirala) zabalduko dutela Euskal Liburu eta Disko Azoka, eta igandean izango dela San Tomas jaia.

Bihartik hilaren 23ra arte jasoko du Kultura Aretoak Lezoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Euskarazko ekoizpenen azken berritasunak eta bestelako asko aurkitu eta erosi ahal izango dira bertan. Zabalera ordutegia goizez 11:00etatik 13:00etara artekoa izango da, eta arratsaldetan 17:00etatik 19:00etara izango da zabalik. 20 eurotik gorako erosketak egiten dituztenek, 6 euroko deskontu bonua jasoko dute.

Igandean, Karlos Saldise plazan, San Tomas jaia. 10:00etan abiatuko da feria eta horrekin lotutako denak: postuak, musika, nahiz zer jan eta edan izango dira. 12:00etan izango da festa guneko ekitaldirik nagusiena: Lezo Herri Eskolako nahiz Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek elkarrekin kantaldia eskainiko diete Saldisera hurbilduko diren guztiei.

Horiez gain, asteburuan badira Lezon bestelako ekitaldiak. Hemen horien zerrenda:

Lezo. Asteburuko ekitaldiak.

  • Hilaren 13 eta 14an. Lezo Palestinarekin jardunaldiak. Hemen informazioa.
  • Hilaren 13an (ostirala), 17:15ean, Gezala Auditoriumean, Noraren sekretua haurrentzako antzerkia.
  • Hilaren 14an (larunbata), 16:30ean, Tomas Garbizu Musika Eskolan, ganbera musika emanaldia.
  • Hilaren 14an (larunbata), 17:00etan, Gezala Auditoriumean, Lezoko Zinema Ttikiaren saioa Abentura erraldoia lanarekin.
  • Hilaren 15ean (igandea), 19:30ean, Gezala Auditoriumean, Metrokoadroka konpainiaren Zeozertan dabil baina ez dakit zertan antzerkia (irudian).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.