Kale antzerki emanaldia, hilaren 22an
Herri Arte Eskolako Antzerki Laborategi eta Artekalek sortutako antzerkia emango dute igandean, hilaren 22an.
Herri Arte Eskolako Antzerki Laborategiko ikasleek Artekalerengandik formakuntza jaso dute. Sorkuntza prozesuari ekin zioten elkarrekin, eta igandean aurkeztuko dute emaitza.
13:00etan hasiko da antzerkia Lekuona Fabrika kanpoaldean, eta ondotik, beste bi geltoki izango ditu: Gamon Zumardia eta Xabier Olaskoaga plaza.
