Ereintzak eta Munttarpek antolatu dute gaztetxoentzako Eguberrietako kirol-aisia eskaintza, hilaren 23, 26, 27 eta 30erako eta urtarrilaren 2 eta 3rako.
Larunbatean jokatu zen Illunben Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, eta Alaia Martin Etxebestek irabazi zuen. Biharamunaz hitz egin du.
Maider Arregi, Ane Labaka, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Andoni Rekondo, Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña eta Eneritz Artetxe ariko dira kantuan.
Hilaren 19an –osteguna- Eibarren egingo dute elkarretaratzea "hitzarmen duina lortzeko". Untzaga Plazan elkartuko dira, 12:00etan.
Mattin Etxebeste oiartzuarra da Euskal Herriko VI. Aurresku Txapelketako txapelduna. Azaroaren 23an jokatu zen, Hondarribiko Itsas Etxean. «Presiorik gabe» aurkeztu zen, eta, irabaztea espero ez zuen arren, «oso pozik» dago garaipenarekin.
'Yogipuinak' saioaren bidez ipuina eta yoga uztartuko ditu Maite Arrese Artabek. Bost urtetik gorakoei zuzendua dago.
Hilaren 28an, Zopotxin pailazoak emanaldia izango du Niessen kulturgunean. Juneren Hegoak elkarteak antolatu du.
Arte eta artisau azoka egingo dute Ehuntze Espazioan bihartik –hilak 18– hilaren 24ra.
Hilaren 26rako katapulta eta 'Ongi etorri koroia' tailerrak antolatu dituzte Lekuona Fabrikan. 9 eta 12 urte artekoei bideratua dago lehena; bigarrena, aldiz, familiei bideratua
Olentzero Errenteriara etorriko da hilaren 24an. Urteroko ibilbidea egin ondotik, herriko plazan abestuko dute.
Orereta Ikastolako komunitatea Eguberri kantak abesteko prest da. Hilaren 24an 11:15ean hasi eta 12:45ean bukatuko dute.
Hilaren 23tik urtarrilaren 3 arte neguko oporretarako eskaintza antolatu du Errenteriako Udalak.