Zamalanak egiteko gune berriak egokitu dituzte Donezte plazan
Astelehenetik (hilak 16) aurera 08:00etatik 12:00etara zamalanetako ibilgailuek izango dute soilik plazara sarbidea.
Oiartzuarrak elkartzen diren lekua da Doneztebe plaza; jende ugari ibiltzen da bertan egunerokoan, eta udalak “herritarrentzako gune atsegina eta segurua” izatea nahi duenez, bertan ahalik eta ibilgailu gutxien ibiltzea nahi du. Udalaren mugikortasun planean ere jasota dago oinezkoei lehentasuna eman behar zaiela. Gauzak horrela, taxi geltokia Yon Oñatibia etorbidera lekualdatu zuten duela hilabete gutxi, eta udal ibilgailu gehienak ere ez direla pasatzen bertatik azaldu du udalak.
Halere, zamalanetako furgoneta eta kamioien joan-etorriak ere gutxitu nahi ditu udalak. Beraz, astelehenetik (hilak 16) aurrera plazara sartzeko ordutegia mugatuko dute. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 12:00etara izango dute zamalanetako ibilgailuek plazara sarbidea. Gainera, ordutegi horren barruan berariaz markatu duten tokian utzi beharko dituzte ibilgailuak.
Horretaz gain, garraiolari eta banatzaileen lana errazteko udalak plaza inguruan zamalanetarako gune berriak prestatu ditu. Gune horretako ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 08:00etatik 17:00etara, eta beraz, tarte horretan ezingo dira autoak bertan aparkatu.
Hots, Rafael Pikabea kalean zamalanetako gordeta dagoen gune bat ere badagoela gogorarazi du udalak. Gune hori astelehenetik ostiralera egongo da erabilgarri, 08:00etatik 17:00etara.
