2024/12

Mitxintxola, urteko lehen erronka

Hamalaugarren Mitxintxola Igoeraren data eman berri du Itsas Mendi elkarteak: urtarrilaren 12an egingo dute. Izena eman daiteke jada.

Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketako sariak banatu dituzte

Aurtengoa lehiaketaren 37. edizioa izan da, eta lehengo astean egin zuten sari banaketa ekitaldia Landetxen.

Sprilur-en eraikin berriaren proiektuari argi berdea eman diote

Eraikinarekin batera, Trintxerpeko sarreran "kalitatezko hiri espazio berri bat" sortuko dutela diote portuko iturriek. Correosen egungo eraikina eraitsi beharko dute lehenik.

Kirol elkarteentzako lehen sorospenerako arreta-eskolak

Duela sei urte gehitu zuen Orereta Ikastolak lehen sorospena eskola-curriculumera. Orain, ikasleak kirol elkarteentzako formazio-saioak egiten ari dira.

Indar metaketa Lezoko tokiko ekonomia indartzeko plana osatzeko

Udalak, Lezokoak elkarteak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak bat egin dute herriko merkataritza eta ostalaritza indartzeko plana egikaritzeko.

Altzate sarrerako estalkia ordaintzeko aldundiaren laguntza jaso du udalak

Aldundiak 96.000 euroko laguntza eman du. Gaur izenpetu dute akordioa Azahara Dominguez diputatuak eta Mikel Arruti alkateak.

Etxebizitza Mahaia martxan jarri du Errenteriako Udalak

Etxebizitza Planaren jarraipena egiteko balio du mahai horrek eta udal alderdi politiko guztiak daude ordezkatuta. Hilaren 5ean egin zuten lehenbiziko bilera.

Errenteriako XXII. San Silbestrerako izen ematea, zabalik

Azken urteetan bezala, 7 eta 3,5 kilometroko lasterketak antolatu ditu Errenteriako Atletismo Taldeak hilaren 31rako. Txikien lasterketak ere izango dira.

Indarkeria matxista

Eraso matxista aho batez gaitzetsi du Errenteriako Udalak

Erasoa jasan duen emakumearen eskura jarri ditu udal baliabideak, eta bihar Lezoko eta Errenteriako asanblada feminsitek antolatu duten elkarretaratzearekin bat egitera deitu ditu herritarrak.

indarkeria matxista

Eraso matxista izan da asteburuan, Lezo eta Errenteria artean

Lezoko Emakume Taldeak eta Oreretako Asanblada Feministak elkarretaratzera deitu dute asteartean, 19:00etan Renfeko geltokian.

Asfaltatze lanengatik, oinezko eta txirrindularien pasabidea itxiko dute

Lezo eta Donibane lotuko dituen bide berrirako asfaltatze lanak egingo dituzte gaurtik asteazkenera bitarte.

'Zai, Zoi, Ele! Elurra', Sara Zozaya eta Castillo Suarezekin

Hilaren 28an izango da 'Zai, Zoi, Ele!'-ren hurrengo geldialdia. Landetxen izango da saioa, 19:00etan. Sarrerak eros daitezke dagoeneko.

San Pedroko 39. Musika Abesbatza Astea, hastear

Elizaren 250. urteurrena ospatzeko hiru emanaldi berezi antolatu dituzte datozen egunetarako.

Antzerkizale Elkartearen eskutik, 104 haurra antzezlana Landetxen

Yarleku konpainiaren '104 haurra' antzezlana egingo dute Landetxen hilaren 27an, 18:00etan. Sarrerak eros daitezke dagoeneko.

Esku pilotako jaialdi profesionala Madalensoron, hilaren 20an

Esku pilotako jaialdi profesionala izango da hilaren 20an (ostirala) Madalensoron. Binakako bi partida jokatuko dituzte Oiartzunen.

Egunean 0,73 kilogramo hondakin jaso ditu Seabin Pasaiak abenduan

Itsas zakarrontziaren abenduko datuak bildu ditu Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak. Gehienak mikroplastikoak izan dira.

'On Broadway' kontzertua, igandean Lekuona Fabrikan

Zaria Koru Eskolak igandean, hilaren 22an, egingo du Errenteriako Lekuona Fabrikan 'On Broadway' kontzertua. Bi saio antolatu dituzte.

'Ludwig eta errinozeroa' liburua argitaratu du 1545 argitaletxeak

Irakurleak filosofatzera gonbidatu nahi dituzte galdera honen bidez: "Posible al da zinez zerbait hemen ez dagoela frogatzea?".

Grebak antolatu ditu Ekialdebuseko greba komiteak

Ekialdebuseko greba komiteak hiru greba egun antolatu ditu. Ekialdebuseko zuzendaritza eta Aldundiari zerbitzu hobea eskaintzeko eskatzen diete.

D.E.B.A. fanzinearen lehenengo zenbakia argitaratu dute

Dagoenari Egokitu ala Borrokara Atxikitu fanzinearen lehen alea argitaratu dute. Bigarrena udaberrian kaleratuko dutela aurreratu dute.

Gehiago