2024/12

Sanmarkoseneko egoiliarren "oinarrizko zainketen urraketa larria" salatu dute

Agerraldia egin dute gaur Sanmarkosene adinekoen egoitzako egoiliarrek eta senideek bizi duten egoera salatzeko.

Sionismoaren konplize ez izateko eskatu dute

Carrefourri boikota egiteko eskatu du Oiartzungo Supermerkatu horren sarreran Euskal Herriko BDZ nodoak, "Israelen konplize delako".

Sariak

Oiartzo Ikastolako hiru ikasle, batxilergoko kalifikazioengatik sarituak

Maider Otegi, Jon Cecilia eta Manex Irigoienek 2023-2024 ikasturteko EAEko batxilergo sari bereziak jaso dituzte. Hirurak Oiartzo Ikastolakoak dira.

Durangoko Azoka

1545 Argitaletxearen azkenak, Durangoko Azokan

1545 Argitaletxe oiartzuarra ere Durangoko Azokan egongo da azken argitalpenak zabaltzen; horietako baten aurkezpena egingo dute igandean: 'PUF', Alaia Martinek idatzi eta Udane Ansak ilustratutako galdera-liburua.

Juanje Neira. Musikaria eta irakaslea

«Beti etorriko naiz hona; hau da nire bizitza»

Azken mende erdian musikaren eta kulturaren alde egindako lan nekaezinagatik aitortza egin dio herriak, aurtengo Santa Zezilia egunean, trintxerpetarrari. Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolak haren izena izango du aurrerantzean.

Boleibolak ez du jada sekreturik euskararentzat

Boleibolaren gaineko gida-hiztegia ondu du Lucia Jimenez gazte errenteriarrak Oarso Boleibol taldearekin elkarlanean. Euskal Herrian gutxitua den kirol bati ahotsa eman dio, euskaraz.

Gabonetan ere, tokiko merkataritzaren alde

Gabonak gainean dira, eta Errenteriako Udalak eta Errenkoalde Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak tokiko ekonomiaren aldeko hautua egitera animatu dituzte herritarrak.

Mukuru, ekitaldien modaren antitesia

Sei urte bete ditu Mukuru zigiluak. Oraindik ere "gauza arraroak" egiteak batzen ditu. Hausnartzeko eseri dira Idoia Hernandez 'Hatxe' eta Ander Fernandez, hasieratik egitasmoaren parte dira bi artistak.

Durangoko Azokan izango da Kazabon

'Ez dakit zergatik', 'Nire musika kutxa', 'Amestoki goxoa' eta 'Lainozko krema' liburuak argitaratu ditu, eta Durangoko Azokan izango da horiek aurkezten.

Erromatarren garaian murgiltzeko parada, Arditurrin

Ez da ohikoa 'Arditurri 3' erromatar garaiko galeria jendearentzat irekitzea. Azken bi urteetan bitan baino ez dute zabaldu; alabaina, gaur (ostirala) eta igandean bisita gidatuak egingo dituzte erromatar garaia bertatik bertara ezagutzeko.

Gipuzkoako Gabon Abesti Sariketaren 78. ekitaldia, hilaren 28an

Ereintza Elkarteak eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako lehiaketa Lekuona Fabrikan egingo da, 18:30etik aurrera. Gazte eta helduez osatutako 8 abesbatzek hartuko dute parte.

"Pasaitarren bizi baldintzak hobetzeko" asmoz, 21 zuzenketa aurkeztu ditu EAJk

Iragan astean udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuari 21 zuzenketa egin dizkiote jeltzaleek, milioi erdi eurotik gorako balioa dutenak.

Giza eskubideen jaialdiaren sari banaketa, atzo

Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren 3. Jaialdiko sariak banatu zituzten atzo. 'Zona Wao', 'Indarkeriaren Oi(h)artzunak', eta '16060 egun' filmak saritu zituzten.

Sarek Gabonetako mobilizazioak iragarri ditu

Orereta-Errenteriako Sarek euskal presoen aldeko Eguberrietako programazioa ondu du. Argazki jendetsua, bertso-topa jira, azken ostirala eta gazteen agerraldia antolatu dituzte egunotarako.

Pailazoen ohiko ikuskizuna, urtarrilaren 5ean

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek 'Ostirala iritsi da!' emanaldia antzeztuko dute Bekoerrota kiroldegian, 12:00etan. Sarrerak salgai daude, 8 euroan.

Urteko azken dantzaldia, muxikoen eskutik

Hilaren 28an urteko azken dantzaldia egingo dute Santiago Plazan, eguerdian.

Musikaz betetako urte bukaera Lezon

Tomas Garbizu Musika Eskolak ikasleek izaera berezia emango diete Lezoko Eguberriei, hainbat emanaldi egingo dituztelako.

Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala sariak banatu dituzte

Errenteriako Udala eta Xenpelar bertso eskolaren iniziatibaz, 36. Zapirain Anaiak eta 26. Ibon Zabala sariak banatu zituzten larunbatean.

Miren Unzueta kapitainak Alavesen aurka jokatu zuen bere azken futbol partida

Oiartzungo 3. Federazio Mailako kapitaina zen Miren Unzueta Otxotorena, eta asteburuan eman zuen amaitutzat haren futboleko ibilbidea.

Gehiago