2024/12

'Gurea erabil dezakezu' kanpaina, mugikorrik gabeko nerabezaroa sustatzeko

Pasaiako zerbitzu publiko zein saltokiek haur edo nerabeei telefonoa eskuragarri jarriko diete, haiek beharrezkoa badute hura erabil dezaten, eta ez pertsonala.

"Izaera sozial eta eraldatzailea" izango du 2025erako udal aurrekontuak

Gizarte Zerbitzuak izango dira datorren ekitaldiko ardatz nagusia. 27,3 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du udal gobernuak.

Antxoko Gure Zumardia elkarrekin diseinatzeko, bilkura irekia

Adinekoekin, nerabeekin eta emakumeekin lanketa berezia egin ondoren, saio irekia egingo dute datorren asteazkenean.

Zezensuzkoa Lezoko sukaldeetan

2025eko udal egutegien azalean sua eta txinpartak izango dira nagusi. Raul Jimeno Martinezek irabazi du egutegi horiei lotutako argazki lehiaketa, santakrutzetako suzko zezenarekin.

LGTBI+ memoria osatzeko abiaburu den ikerketa aurkeztu dute

#Kuirartxibobizia Orereta-Errenteriako LGTBI+ Memoria atontzen: Betirako dantzan gure lumatzan argitalpenak argia ikusi du. atzo aurkeztu zuten Badalaben, Uxue Diaz Guiral, Maite Azabal Gallego, Ane Fernandez Trigo eta Aitor Narbarte Alvarez ikerlari gazte oreretarrek.

Lezo Palestinarekin jardunaldiak, hilaren 13 eta 14an

Txerrimuñon Lezo Palestinarekin jardunaldiak egingo dituzte bi egun horietan, herriko gune autogestionatu eta askearen 41. urteurrenarekin bat eginez.

Asteburuko oiartzuarren partidak; zer, non eta noiz?

Gaurtik –hilak 5– hilaren 8ra hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k, Txostek eta Oiarpek.

Euskal Herriko Eskulangintza Azokak jasotako ondarea webgune batera eraman dute

Azokaren 39 ekitaldietan jasotako 2.000 argazkitik gora, katalogoak, kartelak eta parte hartu duten 680 artisautza tailerren gaineko informazioa bildu ditu webgunera Ereintza elkarteak.

Bulegoren kontzertua, gaur Lekuona Fabrikan

Bulego musika taldeak kontzertua egingo du gaur, hilaren 14an, Lekuona Fabrikan. 20:00etan hasiko dute kontzertua.

Kantu saioa egingo dute gaur arratsaldean Doneztebe plazan

Oidultz eta H.A.E.-k antolatuta, kantu saioa izango da Doneztebe plazan gaur arratsaldean. 18:00etan izango da saioa.

Illunbe eta Ibaiertz abesbatzak zuzenean ikusteko aukera bikoitza

Astelehenean Pasaian kontzertua eskainiko dute bi abesbatzek, eta asteartean, berriz, Donostian.

Trafiko aldaketak asteburuan, San Tomas eguneko ospakizunengatik

Bihar Antxo eta San Pedron izango da Eguberriei hasiera emateko festa, eta etzi, berriz, Donibane eta Trintxerpen.

'Abuztuaren 15eko bazkalondoa', irakurleen hurrengo liburua

Joxe Austin Arrietaren 'Abuztuaren 15eko bazkalondoa' eleberria landuko du Oiartzungo irakurketa taldeak hilaren 17ko saioan.

'Pentsatzen dut' film laburraren aurkeztuko dute hilaren 23an

Alaia Martin Etxebestek, Iraitz Mateo Gogorzak eta Karmene Mitxelena Etxebeste Martzelina Bertsozale Elkarteko kideek zuzendu dute lana.

'Panpin Orkestra', Hatxeren lehen orkestra lana

Idoia Hernandez 'Hatxe' eta Errenteriako Herri Arte Eskolako orkestrak 'Panpin Orkestra' diskoa aurkeztu dute. Lekuona Fabrikan grabatutako hiru abestik osatzen dute diskoa.

Zariaren On Broadway ikuskizuna, hilaren 22an

Broadway-eko hainbat musikaletako kantuez osatutako ikuskizuna Lekuona Fabrikan izango da. Zariako kideek bi emanaldi eskainiko dituzte: 17:00etan eta 19:00etan. Sarrerek 6 euroko prezioa dute.

Pasaiako Itsas Eskolak Lanbide Heziketan euskara txertatu du

Pasaiako Itsas Eskolak goi-mailako zikloa euskaraz eskainiko du, esparru horretan Euskal Herrian euskaraz eskaintzen den lehena

Gehiago