Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Gurea erabil dezakezu' kanpaina, mugikorrik gabeko nerabezaroa sustatzeko

Pasaiako zerbitzu publiko zein saltokiek haur edo nerabeei telefonoa eskuragarri jarriko diete, haiek beharrezkoa badute hura erabil dezaten, eta ez pertsonala.

Gaur aurkeztu dute kanpaina udalak, Laurak Bat-e eta guraso taldeak.
Imanol Saiz
Pasaia
2024/12/05

Haur eta nerabeen artean mugikorra erabiltzeko beharra murrizteko kanpaina berezia aurkeztu dute gaur Pasaiako Udalak, Altxa Burua guraso taldeak eta Laurak Bat elkarteak. Elkarlanean landu duten Gurea erabil dezakezu izeneko kanpainarekin “haurrei lehen smartphonea emateko adina atzeratzea eta mugikorrik gabeko nerabezaroa sustatu” nahi dituzte.

Mugikorren gehiegizko erabilera goiztiarra eta horrek haur eta nerabeengan sortzen duen mendekotasuna gurasoen kezka iturri dela esan dute aurkezpenean. Horregatik, “inertzia hori hautsi” nahi dute kanpaina honekin, eta ondorioz, “espazio publikoa berreskuratu, jolastu eta hitz egin dezaten” bultzatu nahi dute, baita komunitateko kideen laguntza eta elkarrekin zaintza ere.

Kanpaina honetan parte hartuko duten zerbitzu publiko zein saltokiek haur edo nerabeei telefonoa eskuragarri  jarriko diete, haiek beharrezkoa badute. Pegatina hori duen edozein espaziotan sartu ahal izango dira, ustekabe edo larrialdiren bat dutenean. Hala, ez da beharrezkoa izango telefono mugikorra izatea haur eta nerabeek haien gurasoekin harremanetan jartzeko. “Egitasmo hau funtsezkoa da gure herriko haur eta nerabeen ongizatea eta garapen askea bermatzeko. Honi esker, adingabeek teknologien erabilera goiztiarra ekidin ahalko dute, baina era berean, bermatuko zaie euren guraso edo gertukoekin harremanetan jarri ahal izatea behar dutenean, mugikorrekiko dependentzia alde batera utzita”, esan du Teo Alberro alkateak.

Mikel Garcia Peñil Ostalaritza eta Merkataritzaren sailaren arduradun eta zinegotziak esan du denda eta zerbitzuek “konpromiso sendoa” erakutsi dutela “berriro ere komunitatearekin”.”Egitasmo honek adin guztietako bizilagunen eta merkatari nahiz ostalarien loturak indartzeaz gain, gure herria erreferente gisa ere kokatzen dute haurtzaro osasuntsu baten sustapenean”, esan du.

Gaurko aurkezpenean kanpainak dituen helburuak zerrendatu dituzte. Honakoak dira, hitzez hitz: Haur eta nerabeei mugikorra erabiltzeko beharra murriztea; Herriaz gozatzea, eta Pasaia haurrentzako segurua bezain atsegina izatea; Haur eta nerabeek konfiantza eta segurtasun sentimenduak izatea espazio publikoan; Haur eta nerabeen autonomia areagotzea, buru estimua eta soziabilitatea indartzea; Komunitateko kideen laguntza, babesa eta koordinazioa indartzea eta zaintza komunitarioa sustatzea; eta, heldu erreferente gehiago izatea eta gizarte-sarea indartzea.

Oraingoz lau barrutietako 73 saltokik eman dute izena. Hauez gain, hainbat udal zerbitzu ere kanpainara batu dira: liburutegiak, kirol guneak, ludotekak, gaztelekuak… Izena eman nahi dutenek helbide honetara (Laurak Batena) edo bestela, honetara ere (Eskubidean planarena) idatzi beharko dute.

Urtebeteko iraupena izango du kanpainak. 2025eko abenduan baloratu eta erabakiko da etorkizunean nola jarraitu.

Honela bukatu du alkateak gaurko aurkezpena: “Pasaiako haur eta nerabeak zaindu eta babestea guztion ardura da. Kanpaina honen bidez, udalak eta gure herriko komunitateak berretsi egiten dugu haur eta nerabeen garapen integralarekin dugun konpromisoa”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.