Ikastetxe publikoen matrikulazio kanpaina aurkeztu dute
Otsailaren 3tik 14era bitarte izango da zabalik kanpaina. 2022 eta 2023 urteetan jaiotako haurrei zuzenduta dago, eta ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte gurasoak informatzeko.
Pasaia, urtarriletik ekainera bitarte kulturaz blai
Datozen 6 hilabeteetarako kultur egitaraua aurkeztu du Pasaiako udalak: antzerkia, musika, zinema, dantza, hitzaldiak, ipuin kontaketak eta kultur topaketak aurreikusi dituzte.
Bueltan da Dejabu konpainia, 'Itzulera' obrarekin
Dejabu konpainiak 'Itzulera' obra estreinatuko du: urtarrilaren 18an, Errenteriako Lekuona Fabrikan 20.00etan.
Albaola Itsas Kultur Faktoria saritu dute, jasangarritasuna bultzatzeagatik
Albaola Itsas Kultur Faktoriak Turismo arloko Euskadi Saria jaso du, "Helmuga Arduratsu eta Jasangarria" sailean
Oiartzo Ikastolako hiru ikasle, batxilergoko kalifikazioengatik sarituak
Maider Otegi, Jon Cecilia eta Manex Irigoienek 2023-2024 ikasturteko EAEko batxilergo sari bereziak jaso dituzte. Hirurak Oiartzo Ikastolakoak dira.
1545 Argitaletxearen azkenak, Durangoko Azokan
1545 Argitaletxe oiartzuarra ere Durangoko Azokan egongo da azken argitalpenak zabaltzen; horietako baten aurkezpena egingo dute igandean: 'PUF', Alaia Martinek idatzi eta Udane Ansak ilustratutako galdera-liburua.
Auzolana, itsasoaren alde
ITSAS ZAINTZA SAREA-k Azaroaren 17an Gipuzkoako kostaldeko 6 herritan itsas- hondakinen bilketak antolatu ditu: dei egiten die herritar guztiei auzolanean parte hartzera.
Euskaratik, sormenerantz
Mikro ipuinak sortzen ikasteko tailerrak burutuko dituzte Oarsoaldeako 6 euskaltegietan, Idoia Torregaraik zuzenduta, hilaren 21etik otsailaren 5era bitarte.
Karmele Jaio izango da Irakurketa Klubean
Pasaiako liburutegietako Irakurketa Klubaren lehenengo saioa izango da hilaren 17an. Karmele Jaio idazlea bertaratuko da, 'Maitasun kapitala' azken lanaren inguruan aritzeko. Saioa irekia izango da, 19.00etan, San Pedroko liburutegian.
Aldundiak abian du Lurraldebuseko indarkeria matxistaren kontrako lehen protokoloa
Lurraldebuseko indarkeria matxistaren kontrako lehen protokoloa abian da. Emakumezko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeaz gain, Lurraldebuseko langileak babestea eta erabiltzaile guztien sentsibilizazioa areagotzea helburu du.
'Ez naiz inoiz Dublinen egon' antzezlana, Antxon
'Ez naiz inoiz Dublinen egon' antzezlana izango da Antxoko Kultur Etxean, datorren ostiralean (hilaren 10) 19.00etan. Sarrera doakoa da.
Pasaiako Udalak garbiketa burutu du
Pasaiako Udalak Donibane kalea eta Donibane pasealekuaren arteko magalaren garbiketa burutu du azken egunotan
Bertso-saio musikatua Antxon, gaur
'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua izango da Antxoko Kultur Etxean, 19.00etan, gaur. Sarrera doakoa eta librea da.
Pasaiako Itsas Eskolak Lanbide Heziketan euskara txertatu du
Pasaiako Itsas Eskolak goi-mailako zikloa euskaraz eskainiko du, esparru horretan Euskal Herrian euskaraz eskaintzen den lehena
Trintxerpeko gabonetako kontzertua, larunbatean
Gabonetako kontzertua izango da Trintxerpeko Karmengo Amaren Parrokian
Ikasleek espainiar konstituzioari planto
Konstituzioaren eguna 'jaiegun arrotza' dela salatzeko, herri eskolak eta kontzentrazio bat antolatu dute Ikama (Ikasleria martxan) eta Ernai gazte antolakundeek
Errege bezperako Eguna antolatzeko bilera irekia
Datorren ostegunean, hilaren 12, Errege bezperako Egunerako proposamenak jasotzeko bilera irekia antolatu du Oreretako Udalak