Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Euskaraldia

Erabilera biderkatzeko askotarikoen sarea

Euskaraldiaren batzordea martxan da, eta egitaraua ontzen ari da. Errenteria-Oreretako hamaikakoa martxoaren 14an aurkeztuko dute, norbanakoen izen-ematea zabaltzeko bezperan.

Naroa Etxeberria Euskaraldiko koordinatzailea.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/03/03

Maiatzaren 15etik 25era egingo dute Euskaraldiaren laugarren ekitaldia. Lehenengoz negutik kanpo antolatu dute, udaberrian zehazki; ez da kasualitatea aldaketa hori egin izana, hala azaldu du Naroa Etxeberria Arruabarrena Errenteria-Oreretako Euskaraldiaren koordinatzaileak: «Errazagoa da eguraldiak laguntzen badu euskara kalera, plazara ateratzea, sozializatzeko giroa egokiagoa da». 

Urtarrilean hasi zuten udalerrian Euskaraldia antolatzeko lanketa, baina askoz aurretik hasi ziren barruko lanekin. «Urtarrilean argitara atera eta herritarrekin elkarlana hasi genuen. Orduan deitu genuen herri batzordea osatzera, eragilez zein norbanakoz osatutakoa, euskara herrira eraman eta herriak euskaraz egin eta bizitzea nahi badugu ezinbestekoa delako herriaren kolaborazioa. Eremu ezberdinetan, izan kirolean, udalean, edo auzo elkarteetan garrantzitsua da batzordean parte hartze ahalik eta zabalena bermatzea, euskara bazter guztietara eramateko».

Hamazazpi entitate edo elkarte ari dira gaur-gaurkoz batzordean, Etxeberriak azaldu duenez, «gehienak kirol elkarteak dira; auzo elkarteren bat ere bada tartean, baita norbanako pare bat ere». 

Oso gogotsu azaldu direla, ekarpena egiteko prest, adierazi du koordinatzaileak: «Euskaraldiari ekarpena egiteko prestu daude, baina hortik harago euren arloan hizkuntzari ere erreferentzialtasun bat eta leku bat emateko asmoz ari dira. Kaputxinoak Auzo Elkarteak auzoko jaien barruan Euskaraldiarekin lotura izango duen zer edo zer antolatu nahi du, adibidez». Bide horretan, Euskaraldiari ekarpena egingo dio batzordeak, baina bertako eragile bakoitzak bere aldetik euskararen bueltan antolatzeko asmoarekin ari dela zehaztu du Etxeberriak.

Sarea ezinbestekoa jo du herriko bazter guztietara heltzeko, «entitate bakoitza jende konkretu batengana, espazio batera iristen da». Jauzia egiteko garaia zela sinistuta azaldu da, eta 11 egunetan zentratutako ariketa sozial erraldoia bada ere, aurre lanketari ere garrantzia eman dio. «11 egunekoa, hamaika egunekoa bilakatzeko. Aurretik mugitzen duzun jende hori guztia, aktibatzen denak, euskalduntzen duelako herria. Maiatzaren 25etik harago mantendu nahi dugu euskararekiko konpromisoa».

Parte hartzeko deia

Entitateek, komertzio elkarte, eragile, enpresa, edota auzo elkarteek ateak parez pare zabalik dituztela nabarmen jarri du, eta bat egitera deitu ditu. Norbanakoen izen ematea martxoaren 15ean zabalduko dute. Horiei ere, deia Etxeberriak, bat egin dezaten. Ahobizi edo belarriprest izan nahi duten erabaki beharko dute, baina aurten herriaren ezaugarritzeari erreparatuta erronka bat jarri dute, berria: «Migrante asko dago gurean, eta hori horrela, hiru profil sortzea erabaki dugu: euskara etxetik jaso dutenena; eskolan jaso eta eremu horretan  baino erabiltzen ez dutenena; eta euskara urrunago dutenena. Gure helburua baliabideak sortzea da, horiengan guztiengan eragitea. Txapa ez dute jantziko euskaratik urrunago daudenek, ez dutelako ulertzen hizkuntza, baina merezi dute arreta jartzea haiengan eta baliabideak eskaintzea euskarara gerturatu daitezen, sarbidea izan dezaten. Erronka gehigarria du hori Errenteria-Oreretako Euskaraldiak».

Beste erronka bat ere jarri du, euskara dakitenentzat hura. Euskaraldiak hitanoa bultzatuko du, euskaraz jakin eta hura erabiltzen dutenak ere lanean jartzeko. Hori horrela, trebatzeko ikastaroak antolatuko dituzte toka eta noka zuzen-zuzen aritzeko. «Horiek soinean eramango duten txapan h bat, hitanoa irudikatuko duena izango dute haiekin toka edo noka hitz egitera animatzeko».

Azken kale neurketaren arabera —2021ean egin zen— euskararen kaleko erabilera %10,9koa da Errenteria-Oreretan, eta haurrak eta heldu gazteak dira euskara gehien erabiltzen dutenak, azterketa beraren arabera. Ezagutza, 2016an, %42,9koa zen. Argi dago, erabileran eragin beharra dagoela, «herri guztietan dagoen errealitatea da erabilera ezagutzaren atzetik doala. Hori horrela baliabideak eman behar dizkiegu erabiltzera ausartzen edo urratsa egiten ez dutenei haiek ahalduntzeko, euskaraz badakite eta sinistarazi behar diegu segurtasun horrekin urratsa egin dezaten».

Entitateei bi lanketa mota proposatu dizkie Euskaraldiak. Oinarrizkoa, entitateak bere ingurunean jakinaraztea Euskaraldian izena eman duela; ahobizi eta belarriprest azaltzea entitateko kide, langile edota erabiltzaileek izena eman dezaten; eta ikusgarri egitea Euskaraldia. Lanketa sakona egin nahi dutenek, ariketa ezberdinak egin beharko dituzte.

Errenteria-Oreretako Euskaraldiak martxoaren 14an aurkeztuko du bere hamaikakoa, herrian esanguratsuak diren pertsonekin osatutako talde eragilea, «bakoitzak hartuko duen erronkaren berri emango du». Hortik eta maiatzaren 14ra arte bi astetik behin ekintzaren bat antolatzeko asmoa azaldu dute, «egutegia osatzen ari gara».

Hurrengo batzordearen data ere eman du Etxeberriak. Martxoaren 10ean izango da, parte hartu nahi duten entitate eta herritar den-denei irekia: «Animatu eta parte hartu batzordean zein Euskaraldian, denak behar gaitu-eta euskarak».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.