
Oiartzungo Udalak zenbait proiektu aurkeztuko ditu EDIL planen bidez Europar Batasunak eskualdeen garapenerako ematen dituen diru laguntzetara.

Herritar eta eragile guztiei aurkezpen horretan parte hartzeko gonbidapena luzatu die udalak.

Pasaiako Udalak, herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean, egitarau anitz eta zabala ondu du Martxoaren 8aren harira, feminismoaren, berdintasunaren eta emakumeen borroka ardatz.

Gasteizen 1976ko martxoaren 3an polizia frankistak hildako bost langileak, zein heriotzak salatzeko protestetan hil zituzten beste bi herritarrak gogoan zian ditu Duintasunak gaurko mobilizazioan.

Antxoko, Donibaneko eta San Pedroko inauterien ajea pasata, Trintxerpekoak hilaren 7tik 9ra bitartean ospatuko dira. Barrutiko eragileek programazio zabala ondu dute.

EPLEko Erremintako Palista taldeak ez du lortu Ohorezko Mailako Kluben Arteko Euskal Ligako final handira heltzea.

Euskaraldiaren batzordea martxan da, eta egitaraua ontzen ari da. Errenteria-Oreretako hamaikakoa martxoaren 14an aurkeztuko dute, norbanakoen izen-ematea zabaltzeko bezperan.

Inauteriak direla eta, Zirizako aparkalekuan barrakak jarriko dituzte. Aparkaleku gabeziari aurre egiteko, La Herrerako gunea gaituko da, hilaren 10a arte.

Hilabeteko epean jendaurrean jarri du udalak Zarata Mapa, jendeak alegazioak eta iradokizunak aurkeztu ditzan.

Asteazkenean izango da hitzaldia, 19:00etan hasita, Reina aretoan.

Pasaiak puntu baliotsua lortu zuen lidergoan den Leioaren aurka. Areto futbolean, garaipena Antxok eta berdinketa Doniparik.

Liburutegiaren eraldaketarako parte hartze prozesua abian da, eta bihar –hilak 4– liburutegiak ikuspegi feminista batetik zein ezaugarri eduki beharko lituzkeen aztertuko dute.

Oiartzun Irratiaren eta HITZAren arteko elkarlana oinarri, Paperak Galdu Gabe mahai-inguru zikloa hasiko da ostiralean. Lehen aztergaia, 'Feminismoa Oarsoaldean, gaur'.

'Zarpiel' du izena liburuak, eta haur eta gazte literatura atalean sailka daiteke; 12-16 urte bitartekoentzat, alegia. Elkarren eros daiteke.

Xumea, baina giro onarekin eta koloretsu. Halakoa izan zen San Pedroko inauterietako larunbata.