Liburutegia ikuspegi feminista batetik aztertuko dute
Liburutegiaren eraldaketarako parte hartze prozesua abian da, eta bihar –hilak 4– liburutegiak ikuspegi feminista batetik zein ezaugarri eduki beharko lituzkeen aztertuko dute.
Liburutegiaren eraldaketarako parte hartze prozesuarekin ari dira pausoak ematen, eta oraingoan feministen txanda da “ikuspegi berria ikuspegi feminista batetik amesteko”.
Hortaz, batzarrean, liburutegiak ikuspegi feminista batetik zein ezaugarri eduki beharko lituzkeen aztertuko dute.
Hilaren 4ean izango da saioa, 17:30ean, udal pleno aretoan. Saio irekia denez, edonor joan daiteke.
Killirikupek, Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Bazen behin liburutegi bat taldeek antolatu dute saioa.
