Antton Kazabonek liburu berri bat argitaratu du: 'Zarpiel'
'Zarpiel' du izena liburuak, eta haur eta gazte literatura atalean sailka daiteke; 12-16 urte bitartekoentzat, alegia. Elkarren eros daiteke.
Dozenaka sormen lan baditu ere Antton Kazabonek, berriki beste liburu bat gehitu du haren zerrendara: Zarpiel.
Honakoa dio sinopsiak: Paul ikastolako musika irakaslea egun batetik bestera kale kantoi batean, lurrean, eserira agertuko da, gitarra jo eta kantuan, eskean. Herri txikiko bizilagunak hain zarpail jantzita ikustean, Zarpiel deitzen hasiko dira. Bizirik hilda dagoela ematen du garai bateko maisu bizizale adoretsuak. Bere bikote harremanak porrot egin ondoren, jo du behea.
Bere ikasle ohiak, ordea, ez daude bere zoritxarrean bazter uzteko prest eta zerbait egitea erabakiko dute. Adore eman eta aurrera egiten laguntzeko Paulek berak erabilitako esaldiak berreskuratu eta gogoraraziko dizkiote, sendagai izango zaizkiolakoan.
Elkarren eros daiteke lana.
