Etxebizitza eta eremu tenkatuaren gaineko hitzaldia emango du Denis Itxasok
Asteazkenean izango da hitzaldia, 19:00etan hasita, Reina aretoan.
Denis Itxaso artxibko argazki batean. Etxebitza eta tenkatutako eremua hizpide izango ditu Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza kontseilariak datorren asteazkenean, hilak 5. Alderdi sozialistak antolatu du hitzaldia, “etxebizitza falta dela eta Errenterian bizi dugun egoeraren aurrean”.
Itxasorekin batera, asteazkeneko hitzaldi horretan, Isaac Palencia zinegotzia ariko da. PSE-EEk adierazi duenez, gaiak herritarrentzat duen garrantziarengatik instituzioetatik “egoera aldatzeko” egiten ari den lanketa ezagutaraztea “ezinbestekoa” da. Hori horrela, herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera. Hitzaldia Reina aretoan izango da, 19:00etan.
