Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Hiru milioi eurotik gorako proiektuak egikaritzea aurreikusi dute

Oiartzungo Udalak zenbait proiektu aurkeztuko ditu EDIL planen bidez Europar Batasunak eskualdeen garapenerako ematen dituen diru laguntzetara.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/03/03

Oiartzungo Udalak jakitera eman duenez, zenbait proiektu aurkeztuko ditu EDIL planen bidez Europar Batasunak eskualdeen garapenerako ematen dituen diru laguntzak lortzeko. Proposamen hori Oarsoaldeko beste hiru udalerriekin osatu dute, eta, otsaileko osoko bilkuran aho batez onartu zituzten Oiartzunen egin nahi dituzten inbertsioak. Zehaztu dutenez, hiru milioi eurotik gorako proiektuak egikaritzea aurreikusi dute; hala nola, Altzibarko gune estalia (1.500.000 euro); bidegorriko lotura berriak egitea eta zati ezberdinak konpontzea (1.000.000 euro); Altzibarko Klarene plaza inguruan dagoen eraikin bat eraberritu eta Zorrolako trenaren inguruko interpretazio gune txiki bat egitea (200.000 euro), eta, herriko komertzio txikiak diruz laguntzeko egitasmoa (175.000 euro).

Joana Mendiburu alkateak zehatu zuen hautatutako proiektuek herri garapen iraunkorra sustatuko dutela ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik. “Herritarren bizi kalitatea hobetuko duten egitasmo hauek 2025-2029 urte bitartean gauzatzeko izango dira, eta diru laguntza lortuko bagenu inbertsioaren %40 finantzatuko ligukete”. Alabaina, bestela ere udalak aurkeztutako proiektuak egiteko asmoa baduela azpimarratu zuen. “Proiektu horiek denak behar duten inbertsioa jasota dugu gure aurrekontuetan, eta diru laguntza lortuko bagenu jarritako diruaren %40 errekuperatuko genuke proiektu gehiago egin ahal izateko”. Oarsoaldeko lau udalerrien artean 14,5 milioi euroko aurrekontua duen inbertsio plana osatu dute.

Oiartzungo Udalaren 2025-2027 Diru laguntzen Plan Estrategikoaren lehen aldaketa ere onartu zuten EH Bilduko zinegotzien aldeko botoekin. Aipatu dutenez, Alternatiben Oihartzuna elkarteari 20.000 euro emango dizkiote “burujabetzen bidean komunitatearen garapena eta herritarren partaidetza eta elkarlana sustatzeko”.

Lau hautetsi jeltzaleak, alabaina, abstenitu egin ziren; Rafael Bergaretxek “lanketa konpartituago” bat eskatu zuen. “Burujabetasuna oso kontzeptu baliagarria izan daiteke plano indibidualetik nazionaleraino, baina behar du azterketa eta gogoeta partekatuagoa eta sakonagoa. Badaramatzagu urte batzuk lanketa hauek herrian entzuten, baina lehen aldia da Oiartzun Burujabe proiektua foro bezala planteatuta ikusi duguna. Zerbait konpartituagoa eta definituagoa izan behar du, denon artean landuagoa”.

Era berean, Ibon Mitxelena Burujabetzen zinegotziak lanketa 2017an abiatu zela azaldu zuen, baita 2023an, helburuetan, “koska bat gora” egin zutela ere. “Oiartzunen burujabetza terminotan burutzen ziren hainbat proiektu bazirela ikusirik, guztiak artikulatuko dituen dinamika batekin amesten hasi ziren. 2023an hasitako proiektuan eboluzio bat egon da. Bost arlo lantzea adostu da (elikadura; energia; euskara eta kulturartekotasuna; zaintza eta kultura) eta mahai horiek osatuta daude herriko eragileekin, herritarrekin eta udalarekin”.

Amaitzeko, nabarmendu zuten prozesua “sekulako martxa” hartzen ari dela, eta baita herritarren parte hartzea errotzen ari dela ere. “Beharrezkoa dugu herritarrekin hitzarmen bat egin eta euren ahotsa indartsu eta oso presente egon dadin”, gehitu zuen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.