Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Gabonetan ere, tokiko merkataritzaren alde

Gabonak gainean dira, eta Errenteriako Udalak eta Errenkoalde Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak tokiko ekonomiaren aldeko hautua egitera animatu dituzte herritarrak.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2024/12/06

Gabonak gainean dira, eta Errenteriako Udalak eta Errenkoalde Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak tokiko ekonomiaren aldeko hautua egitera animatu dituzte herritarrak. Atzo, udaleko eta Errenkoaldeko ordezkariek elkarrekin piztu zituzten urtarrilaren 7ra arte herriko kaleak argiztatuko dituzten argi apaingarriak.

Aurten, eremu komertzialetako kaleen Gabonetako argiak berritu ditu udalak, tokiko ekonomia indartzeko xedearekin. Iluminaciones Ximenez enpresa arduratu da argiteria instalatzeaz, eta 63.888 euro bideratu dira zeregin horretara. Argiteriaren %100a kontsumo baxuko LED teknologiako bonbillaz osatuta dago.

Bideo lehiaketako sarituak

Tokiko merkataritzara hurbiltzeko eta bertako merkataritzak Errenteria-Oreretako herri bizitzan eta ekonomian duen balioaz jabetzeko, gazteei begirako bideo lehiaketa bat antolatu dute aurten Errenkoaldek eta udalak.

Orotara, herriko ikastetxeetako 87 ikasle taldek hartu dute parte lehiaketan. Ikasleek azaroan bidali zituzten beren proposamenak, eta atzo jakinarazi zituzten garaileak. Irabazleak merkatariek eta udaleko komunikazio arloko langileek erabaki dituzte. Lanak hiru mailatan banatu dira: DBH 1 eta 2, DBH 3 eta 4 eta Batxilergoa. Maila bakoitzeko sari bat eman du epaimahaiak, eta aparteko beste sari bat eraman du web bitartez publikoaren bozka gehien jaso dituen bideoak.

Epaimahaikideek adierazi zuten aurkeztutako bideoen kalitatea “ona” izan dela, eta “zaila” egin zaiela garaileak erabakitzea. Horrez gain, ikasleen lana eta esfortzua errekonozitu eta ikastetxeen inplikazioa eskertu zituzten. Lehiaketa “arrakastatsua” izan dela aitortu zuten antolatzaileek, eta “gazteek herriko merkataritza ezagutzeko bide eraginkorra dela ikusita”, datorren urtean beste deialdi bat irekiko dutela aurreratu zuten atzo.

Bizi Errenteria bonuak

Bizi Errenteria bonuak erabiltzeko azken egunak geratzen direla gogorarazi zuten udaleko eta Errenkoaldeko ordezkariek. Herritarrek hilaren 11ra arte izango dute bonuak gastatzeko aukera. Aurten, 467.460 euro bideratu ditu udalak Bizi Errenteria kanpainara, “herriaren eta herritarren suspertze ekonomiko zein soziala” bultzatzeko helburuarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.