Maider Otegi, Jon Cecilia eta Manex Irigoienek 2023-2024 ikasturteko EAEko batxilergo sari bereziak jaso dituzte. Hirurak Oiartzo Ikastolakoak dira.
1545 Argitaletxe oiartzuarra ere Durangoko Azokan egongo da azken argitalpenak zabaltzen; horietako baten aurkezpena egingo dute igandean: 'PUF', Alaia Martinek idatzi eta Udane Ansak ilustratutako galdera-liburua.
Azken mende erdian musikaren eta kulturaren alde egindako lan nekaezinagatik aitortza egin dio herriak, aurtengo Santa Zezilia egunean, trintxerpetarrari. Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolak haren izena izango du aurrerantzean.
Boleibolaren gaineko gida-hiztegia ondu du Lucia Jimenez gazte errenteriarrak Oarso Boleibol taldearekin elkarlanean. Euskal Herrian gutxitua den kirol bati ahotsa eman dio, euskaraz.
Gabonak gainean dira, eta Errenteriako Udalak eta Errenkoalde Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak tokiko ekonomiaren aldeko hautua egitera animatu dituzte herritarrak.
Sei urte bete ditu Mukuru zigiluak. Oraindik ere "gauza arraroak" egiteak batzen ditu. Hausnartzeko eseri dira Idoia Hernandez 'Hatxe' eta Ander Fernandez, hasieratik egitasmoaren parte dira bi artistak.
Soinueneak eta Oiartzungo Udalak antolatu dute ekimena elkarlanean. 10:30ean izango da saioa, Landetxe Kultur Aretoan.
Konstituzioaren eguna 'jaiegun arrotza' dela salatzeko, herri eskolak eta kontzentrazio bat antolatu dute Ikama (Ikasleria martxan) eta Ernai gazte antolakundeek
Errenteriako Musika Bandaren emanaldia Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan izango da, 12:30ean. Gabon kantekin agurtuko dute 2024a.
Datorren ostegunean, hilaren 12, Errege bezperako Egunerako proposamenak jasotzeko bilera irekia antolatu du Oreretako Udalak
'Lurra lantzen duen herria ez da gosez hilko' hitzaldia emango dute Gotzone Sestorainek eta Tasio Erkiziak asteazkenean (hilak 11).