Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Giza eskubideen jardunaldiekin bat egingo du Zinema Dokumentalaren jaialdiak

Etxebizutzarako eskubidea, feminismoa, LGTBI kolektiboa, indarkeria politikoa, migrazioa eta ekologismoaren inguruan ariko dira aurten proiektatuko dituzten filmak.

Cruz erdian, Frutos eta Portugal alboetara dituela.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/12/02

Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdiaren hirugarren ekitaldia aurkeztu dute gaur  Kultura Aniztasunaren, Giza Eskubideen eta Garapenerako Lankidetzaren zinegotzi Itsaso Cruz Etxeberriak, arloko teknikaria Maria de Frutos, eta zinemaldiko zuzendariorde eta Ozzinemako kide Nagore Portugalek. Ekitaldi honetatik hasita aurrerantzean Giza Eskubideen jardunaldiekin bat egingo du jaialdiak, hala jakinarazi dute. Hori horrela, Urraketak argira lelopean egingo dute, eta horretan jarriko dute arreta, urraketetan eta urraketa horiek pairatzen dituztenengan: “Izan ere, halakoak argitara ateratzea da asmoa, aldaketarako bideari ekingo bazaio ikusarazi egin behar baitira”.

Aurtengoak landuko dituen gaiak, honakoak: Etxebizitzarako eskubidea, feminismoa, LGTBI kolektiboa, indarkeria politikoa, migrazioa eta ekologismoa. Bidegabekeriak ikusarazi eta salatzea funtsezkoa dela gaineratu dute, “Errenteria bezalako gizarte kolektibo batek berdintasunaren, elkartasunaren, eta elkarrekiko errespetuaren arloetan aurrera egin dezan”. Bestetik, istorio konprometituenak irudietan jartzera ausartzen diren pertsonen sormenezko eta laneko tranpolina izan nahi duela jardunaldiak esan dute agerraldian.

Ozzinema da jaildiaren zuzendaria. Eragile horren lana aitortu dute agerraldian, izan ere Errenteria-Oreretako kultur sarea aberasten duen zalantzarik ez dutela azaldu du Cruzek. Udaleko Kultura Aniztasuna, Garapenerko Lankidetza eta Giza Eskubideen sailak sustatu eta diruz laguntzen du jaialdia.

Hamalau film

Hamalau filmekin osatu dute jaialdiaren egitaraua: bost film luze eta bederatzi film labur. Jardunaldiak hilaren 9tik 15era egingo dute eta filmak hilaren 9tik 13ra ikusi ahalko dira, Niessen Zinemak aretoan, 19:00etan doako sarrerarekin. Gonbidapenak beharko dira aretora sartzeko eta horiek,  Lekuona Fabrikan edo online eskura daitezke (klik hemen). Saio guztietan aurkezpena eta ikusi ondoko solasaldia egingo dute.

150 lanetik gora jaso ditu filmaren aurtengo ekitaldiak, mundu ostik iritsitakoak: Argentina, Austria, Kanada edo Zelanda berritik, besteak beste. Azkenik, Mexiko, Alemania edota Araba, eta Euskal Herritik heldutako film laburrak emango dituzte, besteak beste.

Herritarren parte hartzea jarri dute erdigunean; izan ere, funtsezkoa omen da: “Ez bakarrik filmen proiekzioan, baita publikoaren sarian ere. Bost film luze at beste zazpi labur izango dira lehian”. Zinemaldiko sari ofizialak epaimahai batek emango ditu: Carmen Tortosa, iazko jaialdiko zuzendari irabazlea;  Juan G. Andres, Donostia Zinemaldiko hautaketa taldeko eta komunikazio taldeko kidea; Elixabete Imaz, antropologo ikertzaile eta EHUko irakaslea; eta Octavio Romano, Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundeko ekoizpen proiektuaren arduraduna.

Sari banaketa Niessen Zinemak aretoan izango da aurten, hilaren 15ean, 18:00etan. Irabazleak izan diren film laburrak proiektatuko dituzte, eta ekitaldia bukatzeko, lehiaketatik kanpo, Los Cayucos de Kayar  Alvaro Hernandez Blancoren film laburra emango dute. Thimbo Samb da protagonista. Sambek iazko Giza Eskubideen Jardunaldietan hartu zuen parte, eta jaialdiak egindako aholkularitzari esker  Hernandezek aurrera atera ahal izan zuen lanaren emaitza da. Aqui seguimos lanarekin lehen edizioa irabazi zuen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.