18.000 euro Valentziara
Denboraleak urriaren 29tik 30era Valentzian eragindako kalteei aurre egiteko da diru laguntza hori, eta Errenteriako Udalak iaz larrialdi humanitarioetara zuzendutako azkena izan da.
Larrialdi humanitarioetara bideratutako 2024ko azken diru laguntza Valentzian (Herrialde Katalanak) tanta hotzak eragindako kalteei aurre egiteko izan da. Laguntza hori, Gurutze Gorria denboralearen ondorioei erantzuteko burutzen ari den plana finantzatzera bideratu du. Plan horrek 75.0000 familia unitate ditu, eta 36 hilabete iraungo du hasiera batean. Errenteriako Udalak emandako diru laguntza lehen faseko gastuekin laguntzeko izango da, udalak berak, azaldu duenez.
Pertsonak esku hartzearen erdigunean jartzen dituen metodologia batekin gauzatuko da Gurutze Gorrian indarrean jarriko duen plana, “haien gaitasunak aprobetxatuz, autonomia sustatuz, eta susperraldi iraunkorra bultzatuz”.
Ez da udalerritik Valentziara bideratutako diru laguntza bakarra. Izan ere, OzZinema Elkarteak azken hilabeteetako programazioko takilarekin jasotako irabazi guztiak eman dizkio Valentziako Koordinadora Kolektivos Parke proiektu komunitarioari; zehazki, 1.080 euro bideratu dizkio zine klubak.