PSE-EEren 'Irri bat oparitu' kanpaina, "arrakastatsua"
Herriko haur guztiek Gabonetan oparia izan dezaten du helburu sozialistek hamahirugarrenez antolatu duten kanpainak.
“Arrakastatsua”. Horrela definitu du alderdi sozialistak Irri bat oparitu kanpainaren hamahirugarren ekitaldia. Izan ere, zaurgarrienak diren familietako haurrek Gabonetan oparia izango dutela bermatzea lortu dutela esan du Jose Angel Rodriguez Errenteriako PSE-EEko idazkariak, “kanpainarekin bat egin duten elkarte eta norbanakoei esker. Beste behin ere, gure herriko familia zaurgarrienekiko elkartasuna adierazi dute hamaika eragile eta norbanakok”.
Aurtengoa, hamahirugarren ekitaldia izan du sozialisten kanpainak.
Ildo beretik mintzatu da Isaac Palencia PSE-EEren bozeramailea, “erakusten den elkartasuna da arrakastaren gako”. Biek ala biek, esker ona adierazi diote Errenteriako Gurutze Gorriari “egiten duen lanarengatik eta kanpaina honetan parte hartzeagatik”. Azken elkarte hori izango da bildutako jostailuak zaurgarrienen artean banatzeko arduraduna. “Oiartzungo Alcampo supermerkatuari ere eskerrak eman nahi dizkiogu kanpaina honetarako egiten duen ekarpen desinteresatuagatik”, gaineratu dute.