Ura eta estolderia zerbitzuagatik tasa ordaintzeko epea zabalik da
Otsailaren 14ra arte ordaindu ahalko da tasa borondatezko epearen barruan.
Uraren hornidura eta estolderia tasak ordaintzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du udalak. Herritarrek, otsailaren 14ra arte izango dute ordaintzeko aukera. Epe hori bukatuta ordaindu ez dutenen kasuan, premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo dio udalak eta hortaz, errekarguarekin kobratu, baita sortzen diren ekintza gastuak ere.
Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko ditu udalak, hau da, otsailaren 14an. Erreziboa helbideratua ez dutenen herritarren kasuan, Zu! Arreta zerbitzuaren bidez egin dezakete ordainketa, edo edozein entitate laguntzaileetan.