Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Egin daiteke kultur ekitaldiak antolatzeko diru laguntza eskaera

Udalak 500.000 euro bideratuko ditu aurten herritarrekin batera kultur programazioa osatzeko. Hilaren 31 da eskariak egiteko azken eguna.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/01/08

Oiartzungo kultur eskaintza osatzeko 5000.000 euro pasatxo bideratuko ditu udalak 2025 honetan. Programazio zabala ontzeko asmoz, herriko eragileekin ariko dira elkarlanean. Herri kulturzalea eta sortzailea izatea sustatu nahi du udalak, eta aurreikusitako aurrekontuaren zati handiena, 315.000 euro, herriko elkarte eta norbanakoek antolatutako kultur ekintzak diruz laguntzeko izango da. Beste 185.000 euroak udalak berak antolatuko dituen ekintzetarako izango da.

Aiako Harria Gaztelumendi: “Gure herriko komunitatearen eta ongizatearen oinarria da kultura, eta urtetik urtera handituz doa kultur ekintza eta ekitaldiak antolatzeko grina. Eskaera horiei guztiei bide eman nahi diegu, kultur sarea indartu eta elkarlanean eskaintza aberatsa osatzeko”.

Honezkero badaude herriko urteko agendan zenbait deialdi, ospakizun eta jai zehaztuta, eta horiek antolatzen dituzten eragileentzat 160.000 euro bideratuko dituzte. Horien artean daude, besteak beste, auzoko festak, Hitzen Lihoa, Kantagiltza eta Ihoteak.

Alabaina, diru laguntza horiez gain, udalak beste 155.000 euro gorde ditu jasotzen dituzten proposamenen baitan norgehiagoka bidez banatzeko: 85.000 euro urtean zehar antolatu nahi diren ekitaldietarako, 60.000 euro xanistebanetarako eta beste 10.000 euro kultur sorkuntza sustatzeko.

Hots, Gaztelumendik nabarmendu du urtean zehar kultur ekitaldiak antolatzeko partida indartu egin dutela. “Gero eta eskaera gehiago jasotzen ditugu, eta ahalik eta gehien finantzatzeko, 2025ean ere handitu egin dugu diru laguntza”. 2024an 75.000 euro bideratu zituzten horretara; aurten, 85.000 euro.

Hilaren 31, eskaerak aurkezteko azken eguna

Herritarrek eskaerak aurkezteko epea zabaldu dute honezkero, eta azken eguna hilaren 31 izango da.  Laguntzen zenbatekoa eskatzaileek egindako proposamenaren arabera erabakiko dute, eta hainbat irizpide izango dituzte kontuan; hala nola, proposamenaren kalitatea, ikusle edo parte hartzaileen kopurua, emakumeen parte hartzea sustatzeko aurreikusitako ekimenak edota bazterkeria arriskuan dauden kolektiboak erakartzeko egindako ahalegina.

Eskaera horiek udaleko erregistro orokorrean edo egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira. Deialdiaren oinarriak udalaren webgunean daude irakurgai.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.