Landarbaso Trailek badu data: maiatzaren 4a
Lasterketarako izena emateko epea, berriz, hilaren 27an zabalduko dutela jakinarazi du Urdaburu elkarteak.
Landarbaso Trailen bosgarren ekitaldia egingo dute aurten, eta gaur jakinarazi du Urdaburu Mendizale Elkarteak haren data. Maiatzaren 4an izango da lasterketa. Izena emateko epearen irekieraren berri ere eman dute antolatzaileek. Parte hartu nahi dutenek, hilaren 27tik aurrera ahalko dute izena eman. Horretarako egin klik hemen.
2019an antolatu zuten lehenengoz lasterketa, eta bi urtez ez zuten egin pandemia medio. 2022an berrartu zuten berriro. Ibilbidea, 18 kilometrokoa da. Harrera bikaina izan du hasieratik korrikalarien aldetik lasterketak, horren erakusle, iaz lasterketarako ziren 250 dortsalak 72 orduan bukatu izana.