Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Agenda beteta hasi du urtea Urdaburu Mendizale Elkarteak

Ipar martxa irteera antolatu dute larunbaterako eta Arabako Biraren 22. etapa hilaren 18rako. Abuztuan berriz, Frantziako Alpeetara bidaia antolatu du elkarteak.

Otsailean Urdaburuk antolatutako ipar martxa irteeraren irudi bat Urdaburuk antolatutako ipar martxa baten artxiboko irudia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/01/09

Ez dago aspertzeko aukerarik Urdaburu Mendizale elkartearekin. Prakak bete lan hasi du urtea eta kirolarekin harremanetan gozatzeko hainbat aukera jarri ditu herritarren eskura. Horietako lehena, larunbatean bertan izango da. Izan ere, ipar martxa irteera egingo du Donostiako parkeetan barrena. 09:05ean elkartuko dira Iztietako autobus geltokian eta E03 autobusa hartuko dute —09:11n abiatzen da geltokitik autobus linea hori—.

Ibilaldia 10 kilometro ingurukoa izango da, eta Miramongo parkean hasita, Puio eta Aieteko parkeak zeharkatuta, Amaran bukatuko dute irteera. Parte hartzeko izena eman behar da, eta bihar —hilak 10, osteguna— da horretarako azken eguna. Izen ematea Urdabururen egoitzan egin behar da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara). Telefono zenbakiak, honakoak: 943 52 78 79 edo 686 59 67 32. Online egiteko aukera ere badago, horretarako klik egin hemen.

Hurrengo asteburuan ere bada zer eginik Urdabururen eskutik. Hilaren 18an, larunbatarekin, Arabako Biraren 22. etapa antolatu du. Okondon hasita, Gallarraga, Ganekogorta, Kamaraka eta Goikogane gailurrak igarota Aretan bukatuko dute ibilaldia. Zeharkaldia 6,5 ordukoa izango da, eta xehetasun guztiak Urdabururen web orrian kontsulta daitezke (klik hemen).

Irteera 07:30ean egingo dute Zumardiko autobus geltokitik, Panier aldetik, eta 07:45ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek telefonoz, presentzialki edota online galdetegia beteta egin dezakete (klik hemen).

Frantziako Alpeetara bidaia

Abuztuan, berriz,  Ecrins eta Queyras mendietara, Frantziako alpeetara bidaia antolatu dute. abuztuaren 16tik 23ra egingo dute bidaia hori, eta prezioa 880 eurokoa da. Plaza kopuruarei dagokionean, gutxienez 36 eta gehienez 45ekoa izango da. izena emateko epea hilaren 14an zabalduko dute 19:00etan Urdaburuko bazkideentzat eta hilaren 21ean 19:00etatik aurrera gainontzekoentzat. Izena emateko galdetegia bete behar da (klik hemen). Izena ematearen ordena errespetatuko du elkarteak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.