Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Batel Ligaren lehena, Oiartzun ibaian

Larunbatean hasiko da Gipuzkoako Batel Liga eta lehen estropada Oiartzun ibaiak hartuko du, 12:30ean hasita. Hibaikak antolatzen du Xuxa Urkiaren omenez urtero batel estropada hori.

Batelak Oiartzun ibaian aurreko ekitaldi batean. Argazkia: Hibaika
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/01/09

Larunbatean —hilak 11— abiatuko dute Gipuzkoako Batel Liga, eta apirilaren 6ra arte sari nagusia irabazten saiatuko dira estropadaz estropada parte hartuko duten klubetako ordezkariek. Oiartzun ibaian izango da ligaren lehen estropada hori. Izan ere, Hibaikak antolatuta Xuxa Urkiaren omenezko batel estropadaren bederatzigarren ekitaldia lehiatuko dute. Eguerdian hasiko da estropada, 12:30ean, eta irudi ederra utziko dute Gipuzkoako hainbat herritatik heldutako klubetako arraunlariek Oiartzun ibaia hamaika kolorerekin zipriztinduta.

Denera 71 batel ariko dira Oiartzun ibaian, horietatik 39 emakumeek osatutako eskifaienak izango dira, 26 gizonenak eta sei, berriz, mistoak. Kategoriaka, promesa neskena da talderik handiena, 15 ontzi lehiatuko dira. Oarsoaldeko ordezkaritzari begira berriz, Haur Mailan nesketan  San Pedro eta Hibaikaren ontzi bana ariko dira, eta mutiletan San Juango bat. Promesa Nesketan Hibaikako hiru ontzi,  San Pedroko bi, eta San Juango bat; mutiletan, San Pedro eta San Juango bina eta Hibaikako bat.  Gazte Mailan, emakumeetan, San pedro eta  Hibaikako bina ontzi, eta San Juango bat lehiatuko dira; eta mutiletan, San Juango hiru, San Pedroko bi eta Hibaikako bat.

Absoluto Mailan emakumeetan,  San Juan eta Hibaikako bana, eta gizonetan, San Juango hiru, eta San Pedro eta Hibaikako bana. Irteera hurrenkera eta ordutegia ikusteko klik egin hemen.

Kategoria guztiak ariko dira biharko hitzordu horretan, haurrak, promesak, gazteak eta seniorrak, Oiartzun ibaian norgehiagoka. Etxeko eskifaiak onena ematen saiatuko dira, sutsu, lehen estropadatik sailkapen taularen goi-goian jartzeko saiakeran.

Errenteria-Oreretako arraun elkarteak herritar guztiak deitu ditu estropada bitartean Oiartzun ibaiaren bi aldeetara joan eta arraunaz gozatzera Hibaikako arraunlariak animatzen dituzten bitartean, «ahal dela arraun taldearen jantzi eta koloreak soinean dituztela». Argi du Hibaikak ezinbestekoa dutela kategoria guzti-guztietako arraunlariek zaleen babesa. Batel ligan ere dei egin dio elkarteak marea beltzari arraunlarien hauspoa eman diezaien.

Ligaren bigarren estropada ere Oarsoaldean egingo dute, Pasaiako badian hain zuzen ere. Sanpedrotarra Arraun Elkartea arduratuko da horren antolaketaz, hilaren 18an.

Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldiak

• Hilak 11. Hibaika.

• Hilak 18. San Pedro.

• Hilak 25. Zarautz.

• Otsailak 2. Illunbe.

• Otsailak 23. Donostiarra.

• Martxoak 1. Fortuna.

• Martxoak 8. Hernani-Orio.

• Martxoak 9. Tolosa.

• Martxoak 22. Ur Joko.

• Martxoak 23. Getaria.

• Martxoak 29. Zumaia.

* Dataren ondoan estropadaren antolatzailea ageri da.

Gipuzkoako Txapelketa

• Apirilaren 5 eta 6an. San Juan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.