Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Antxo, Euskal Kopako finalerdietara

Zuri-gorriak finalerdietan izango dira Zierbena menperatu ondoren (6-4). Bihar Pasaiako derbia jokatuko dute Donipariren aurka, 18:00etan.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/01/10

Antxo Areto Futbol Taldea Euskal Kopako finalerdietarako sailkatu da. Antxotarrek asteazkenean jokatu zuten final laurdenetako partida Donibanen, Zierbenaren aurka, eta garaipena etxean gelditu zen (6-4). Pasaitarrek partida “oso zaila” aurreikusten bazuten ere, aurkariak baino intentsitate handiagoarekin kantxaratu ziren, eta hori norgehiagokan islatu zen. Antxotarrek aukera mordoa sortu zituzten lehen zatian, eta aurretik iritsi ziren atsedenaldira (1-0).

Bigarren zatia lehenaren bidetik hasi zen, eta pasaitarrek bigarren gola sartu zuten, markagailuko aldea handituz (2-0). Ondoren, baina, defentsan egindako akats baten ondorioz, Zierbenak 2-1ekoa lortu zuen, eta aldea murriztu zuen markagailuan. Gol horrek ez zituen antxotarrak apaldu, eta hiru gol erreskadan sartu ondoren, markagailuko aldea handitu zuen etxeko taldeak (5-1). Hortik aurrera, bizkaitarrek atezain jokalariarekin jokatu zuten, baina ezin izan zuten garaipena lortu (6-4). Sailkapena etxean gelditu zen, eta finalerdietan izango dira antxotarrak.

Antxoko taldea, gainera, zorioneko dago azken boladan, Euskal Kopako finalerdietarako sailkatzeaz gain, Gipuzkoako Kopa bereganatu baitzuen iragan abenduaren 28an. Zuri-gorriek Oiartzun eta Altza menperatu zituzten Donostiako Josean Gasca kiroldegian jokatutako lauko finalean, eta hirugarrenez ekarri dute Gipuzkoako garaikurra barrutira. Honakoa izan da jarraian lortutako bigarren Gipuzkoako Kopa, iaz ere nagusitu baitziren Oiartzuni eta Ttakuni irabazi ondoren. Lehen garaikurra 2017an lortu zuten.

Kopetako ajeak pasata, antxotarrak bihar itzuliko dira lehiara Donipariren aurkako derbia jokatzeko. Pasaitarren arteko partida Donibanen jokatuko da, 18:00etatik aurrera. 13 jardunaldi jokatuta, Donipari hirugarren postuan da Hirugarren Mailako sailkapenean, 28 punturekin. Antxotarrak, aldiz, zazpigarren dira, 19 punturekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.