Tomas Garbizuko eskailerak konpontzen ari dira
Euritea zenean, eskaileretatik ura sartzen zen eraikinera. Eskailera zaharrak kendu, eta iragaizte sistemarekin berriak egingo dituzte.
Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskola inguratzen duten eskailerak konpontzeari ekin dio Lezoko Udalak. Izan ere, euriteak direnean, eskaileren ingurutik ura sartzen zen kultur zentrora, hezetasuna eta itoginak eraginez. Ate honetan hasi dira berritze lanak.
Ez dira edonolako lanak. Eskailera guztiak eraitsi behar izan dituzte, berriak egiteko. Hala, berriak egin aurretik iragaizte sistema ezarri dute horien oinarrian, horrela kalteak errotik ezabatuko direlakoan.
Bi asteko iraupena dute berritze lanek, eta ia 40.000 euro inguruko kostua izango dute.