Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musika eta arte eszenikoen programazio zabala urteko lehen hiruhilekoan

Kultur agendak estreinaldi batekin zabalduko du sasoi berria: etxeko Dejabu konpainiak Itzulera antzezlan berria estreinatuko du hilaren 18an.

Maite Gartzia Kultura zinegotzia. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/01/10

Luxuzko kultur eskaintza prestatu du, beste behin ere Errenteriako Udalak. Urteko lehen hilerokorako ondu duen musika eta arte eszenikoen agendaren berri helarazi du gaur prentsa ohar bidez eta jakinarazi, estreinaldi batekin, etxeko talde batenarekin gainera, abiatuko du sasoia programazio horrek hilaren 18an. Errenteria-Oreretako Dejabu konpainiak Itzulera  antzezlan berria eskainiko du labetik atera berritan, lehendabizikoz, Lekuona Fabrikan. Umorez, poesiaz eta akzioz betetako lana da errenteriarrena. Iaz Mexikora egindako bidaia kontatzen du Dejabuk, eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek euren abenturaren norabidea aldatu zuen. 20:00etan izango da emanaldia.

Antzerkitik musikara jauzi egingo du programazioak hilaren 25ean. Eider abeslari lazkaotarrak kontzertua emango du Lekuona Fabrikan 20:00etan. Feminismotik idatzi ditu Eiderrek bere abestien letrak, eta haren aurretik, Aiert oñatiarra izango da oholtza gainena.

Hilari ginga jartzeko publiko familiarrari begirako Pajaros pintados konpainiaren Olaiaren lorategia antzezlana eskainiko du programazioak hilaren 31n, 18:00etan Niessen Kulturgunean. Otsailaren 7an Go!azen telesailean oinarritutako abestiak eskainiko ditu Basakabik Lekuona Fabrikan, 18:00etan. Musika gehiago; izan ere, Janus Lesterrek Lore disko berria aurkeztuko du otsailaren 15ean Lekuona Fabrikan 20:00etan.

Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen Miñan agertokietara eraman duen Artedrama konpainiak ere lekua du programazioan. Otsailaren 16an, 19:00etan, izango da antzezlana Niessen kulturgunean.

Martxoan bi antzezlan eta kontzertu bat izango dira. Lehenengo hitzordua, martxoaren 9an izango da La segunda compañiaren  Ondas barbaras antzezlanarekin, 19:00etan. Martxoaren 29an Ttanttaka teatroren Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez familiarteko antzezlana eskainiko du. Azken emanaldia, hilaren 29an ere 20:00etan Lekuona Fabrikan. Que lastima bere bigarren diskoa aurkeztuko du Marenek.

Ikuskizunen sarrerak salgai dira jada, online (klik hemen), lekuona Fabrikan, eta Aldakoenean. Kontzertuek 10 euroko prezioa dute, helduentzako ikuskizunek 9 eurokoa, eta familiei zuzendutakoek 3, 5 eurokoa. Kultura txartelaren titularrek %20ko deskontua izango dute.

Erlazionatutako edukiaDejaburekin, Mexikora bidaia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.