Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Saneamenduaren arloan erakundeek "jarduera eskasa" izan dutela uste du Eguzkik

Saneamendu eta isurien arloan 2024ko balantzea egin du Eguzkik. Hiru gunetan jarri dute azpimarra.

Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta,Lezo,Pasaia
2025/01/10

Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak uren saneamendu alorrean administrazioek eskualdean iaz egindako lanaren balorazioa egin du. Taldekideek adierazi dute aktiboki eskatu duela araudiak bete daitezela, eta esan dute saneamenduaren arloan erakundeek “jarduera oso eskasa” izan dutela: “Ikusten denez, eroso daude aplikatu beharreko araudia eta saneamendu sarea osatzea eta hobetzea estrategikotzat jotzen, eta euren politikak modu kontzientean ez betetzen”.

Era zehatzean, Donibaneko, Lezoko Altamira auzoko, eta Iztieta auzoko isurietan egin dute azpimarra. Horien gaineko diagnostikoa egin dute. Jarraian, Eguzkik emandako argibideak, hitzez hitz:

  • Donibaneko alde zaharreko isuriak: “Toki honetako saneamendua urteetan zehar aldarrikatzen ari garen azpiegitura da, bai bizilagunak bai gure kolektiboak, hondakin-urak badiara (eremu sentikor izendatua) zuzenean ez isurtzeko, eta, beraz, aplikatu beharreko araudia betetzeko. Gaur egun, eta eremu horretan saneamendua gauzatzeak (1991ko Zuzentaraua eta 1995eko Lege Dekretua) daraman atzerapen luze eta azalezinaren barruan, 1. fasearen proiektua daukagu (Bonantza pasealekua-Santiago plaza), 2022ko irailean idatzia eta 2023ko apirilean GAOn onartua eta argitaratua, 7 hilabeteko egikaritze-epearekin. Hamabost hilabete geroago (2024ko abendua), 7 hilabetetan egin beharreko obra hori oraindik ez da hasi”.
  • Lezoko Altamira auzoko isuriak: “Eusko Jaurlaritzak 1970eko hamarkadan sustatutako auzo honetako saneamendua sare unitario bidez garatu zen (ur beltzak eta euri-urak batera), eta isurketa zuzenean Oiartzun ibaiaren itsasadarrera bideratu zen. Oiartzun ibaiaren eskuineko ertzeko hodi biltzailea desbideratzeko lanekin, auzo horretako hondakin-urak biltzeko lotura bat aurreikusi da. Kontua da auzoko saneamendu-sare bereizlea egin arte, badirudi hondakin-urak zuzenean itsasadarrera isurtzen jarraituko direla eta araudia modu kontzientean urratzen. Noiz arte ez-betetze hori, galdetzen diogu geure buruari”.
  • Lezoko Iztieta auzo aurreko eraikinaren isuriak: “Iztieta auzoaren parean dauden eraikin horiek (zerbitzuetako bat eta bi bizitegitarako), itsasadarraren eta Jaizkibel etorbidearen artean daudenak, zuzenean isurtzen dituzte itsasadarrera hondakin-urak. 2020an, Eguzkik egoera hori konpontzeko, alegia, saneamendu hori sare nagusira lotzeko eskatu zien administrazioei, eta une horretan gure eskaerak oihartzun handirik izan ez zuen arren, azkenean, 2024an, lehen aipatutako desbideratze-proiektuaren barruan, isurketa horiek sare nagusira lotu dira. Denboran luzatu bada ere, ospatzeko arrazoia da”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.