Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ate irekien jardunaldia egingo du Orereta Ikastolak

Orereta Ikastola ezagutzeko balioko dute saio horiek matrikulazio kanpainaren atarian; hilaren 21ean eta 23an egingo dituzte.

Ate irekien jardunaldia antolatu du Orereta Ikastolak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/01/13

Orereta Ikastola bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute 2022an edo 2023an jaio diren haurren gurasoek, bereziki. Izan ere, 2025-26 ikasturterako Haur Hezkuntzako matrikulazio kanpaina otsailaren 3tik 14ra izango da indarrean, eta aurretik, ate irekien jardunaldiak egingo dituzte hilaren 21ean eta 23an, euskaraz eta gaztelaniaz hurrenez hurren. Bi saioak Esmalteriako eraikinean izango dira, 17:30ean. Horrez gain,  talde txikitako bisitetan parte hartzeko eta bakarkako hitzorduetarako eskaerak egin daitezkeela jakinarazi du, HH, LH eta DBHko familientzako web orriaren bidez (klikatu hemen).

Bertan aurkitu du Orereta Ikastolaren gaineko informazio gehiago ere.

Haur Hezkuntzako zikloa eraberritua

HHko espazioa hezkuntza beharretara egokituta dator aurten, Lino Berriarekin. Hala, Haur Hezkuntzako ziklo gutzia haurren garapen beharretara egokitu du Orereta Iakstolak, “espazioak hezkuntza beharretara egokituak, eta ez hezkuntza beharrak espazioek baldintzatuak”. Haur Hezkuntzako proiektu pedagogikoaren oinarriak ere zehaztu ditu Orereta Ikastolak, “haurren konfiantza eta ongizatea; haien autonomia, berriz, helburua. Ikasleen beharretatik, nahietatik, gustuetatik, jakin minetik abiatuta egiten dugu lan, haurrak erdigunean jarrita”. Haurren sena eta erritmoak ere giltzarri dituztela, haietatik abiatzen direla gaineratu du, “haurra da bere bizitzako protagonista, gu bere bidelagun gara, haurrak gaitasunez betetako pertsonak direla eta ikasteko berezko gaitasuna dutela sinistuta baikaude”.

Profesionalen formazio jarraitua, eta behatzeko zein lan egiteko “modu berritzaileak” aipatu ditu, bestalde: 0-18 urte arteko kalitatezko hezkuntza proiektu propio euskalduna, Euskal Herrikoa, eraldatzailea eta burujabea da Orereta Ikastolarena, Euskal Herrian, euskaran zein euskal kulturan oinarritua eta beste hizkuntza nahiz kulturei irekia. Irabazi asmorik gabeko herri onurako kooperatiba izanik, etengabeko hobekuntzaren eta ikastolako komunitate osoaren elkarlanaren fruitua da: herritik herriarentzat sortua”.

Bukatzeko, eraikin eraberritua, etxeko jatorduak, tutoretza eta orientazio proiektu sendoak, baso eskola propioa eta CAG Curriculum Anitzeko Gelak dituela nabarmen jarri du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.