Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Zazpi urte Pentsio Sistema Publikoaren "eraiste estrategiari" galga jartzen

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazio masibo eta iraunkorrak abiatu zituenetik zazpi urte beteko dira etzi. Pentsio, zaintza, eta osasun sistema publiko duinen aldeko borrokarekin jarraitzen dute pentsiodunek, zahartzaro duinak bermatzeko.

Duintasunak kalea hartu berriro.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/01/13

Eredugarria. Halakoa izaten ari da datorren asteazkenean —hilak 15— zazpi urte beteko dituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazio masiboen aroa. Gobernuetatik ezarritako erreforma atzerakoi eta zerbitzu publikoak pribatizatzeko ageriko asmoari galga jartzeko saiakera irmoa egiten ari dira eta borroka geldiezina egiten ari dira pentsiodunak. Borrokaldi horren urteurrenaren ingurumarian kalea hartu du berriro, gaur, Duintasuna elkarteak, mugarria izan den data horri ezinbesteak erreferentzia eginda.

Zazpi urte borrokan, zazpi urte konpromisoa erakusten, pentsiodunek zahartzaro duina bermatu nahi baitute, unibertsala, eurentzat, baina baita, eta batez ere, atzetik datozen belaunaldientzat. Zazpi urte luzeko mobilizazioak hileko lehen astelehenero, hutsik egin gabe, herritar ororen bizitzak duinagoak izan daitezen, osasun, pentsio, eta zaintza publiko unibertsala aldarri.

Bide horretan, borrokak eman ditu fruituak, baina gogora ekarri dute oraindik orain, funtsezkoak diren arlo asko eta askori erantzun behar zaiela, bermatu beharra daudela, eta gainera, eraso berriak saihesteko borrokan jarraitu beharra dagoela. Argi dute, hori da bidea, borrokatzea, “bai pentsioekin, bai osasunarekin, bai zaintzarekin negozioa egiteko modua ikusten dutenei aurre egiteko”. Zalantzarik ez dute gainera, urte berria ez dela “ezberdina” izango: “Kalea uzten badugu, lege berriak onartuko dituzte gure pentsioak murrizteko eta gure bizi baldintzak okertzeko”. Ez daude prest, ez dute onartuko atzera egiterik oinarri-oinarrizkoak diren eskubide horietan eta orain arte bezala haiek defenditzen segituko dute, kalean: “Gure lanarekin sortzen dugun aberastasunaren banaketa desorekatuak kapitala gero eta esku gutxiagotan metatzen jarraitzen du, eta, aldi berean,  desberdintasunak eta pobrezia areagotzen doaz”.

Mezu argia gaurko elkarretaratze eta manifestazioa ere pentsiodunek gobernuei, “gure eskubideak ez dira adinarekin iraungitzen eta gobernuen ardura da  pertsona guztiei eta gure kasuan pentsiodunei bizi baldintza duinak bermatzea. Aurten adierazpenetatik harago, hori horrela izateko borondate politikoa egiaztatuko dugu”.

Urteko lehen sei hilabeteetan jarri du fokua ondoren pentsiodunen mugimenduak, “premiazko eta ezinbesteko borroka dugu irabazteko epe horretan: pentsiodun guztien gutxieneko pentsioa Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatuko duten diru sarrera nahikoak bermatzea, eta pentsioetan genero arrakala murrizten laguntzea”. Hori helburua epe laburrera lortu nahi dutena, “duela zazpi urte lortu genuen PPren %0,25arekin bukatzea, eta orain lortuko dugu lan bizitza baten ondoren adineko pentsiodun guztiak duintasunez bizi ahal izatea”. Presazko helburu horrekin lotuta Eusko Legebiltzarrean mugimenduak aurkeztu duen HEL Herri Ekimen Legegileari egin dio erreferentzia Duintasunak. Joan den hilabetean horren aldeko sinadurak biltzeko lau hilabeteko epea hasi zen.

Asmo handia dute horrekin, dozenaka mila pertsonek proposamena sinatzea, “alderdi politiko bakar batek ere ez dezan proposamenaren aurka egin”.

Nafarroan joan den abenduan PFEZaei buruzko Foru Legearen aldaketa “positibotzat” jo badu ere pentsiodunen mugimenduak, “nahikoa ez dela” ere esan du, “hurrengo urratsa gutxieneko soldataren pareko gutxieneko pentsioa izatea da”. Eskaera eta helburu argiak ditu Duintasunak: “2011ko eta 2021eko erreformen alderdi atzerakoian indargabetzea —40 urteko erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak barne—; gutxieneko pentsioak LGS Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzea; genero arrakala bukatzea; eta kotizazio eta soldata duinen bidez sistemaren finantzaketa bermatzea”.  osasun sistema publikoa eta zerbitzu sozio sanitario publiko eta  komunitario unibertsalen alde ere borrokatzen jarraitzeko konpromiso irmoa adierazi du: “Badakigu nola lortu guri kasu egitea, egiten ari gara, eta aurtengoa mugarri izango da. Denok batera langile, pentsiodun, gazteek lortuko dugu pentsio eta soldata duinak bizi baldintza duinak bermatzeko”.

Iztietako anbulatorioa berriro erdigunean

Herri Ekimen Legegilerako sinadura bilketa datorren astelehenean zabalduko du Duintasunak, Zumardian egiten den azoka txikia baliatuko dute horretarako eta herritar guztiak deitu dituzte bat egitera. Osasungintza publikoarekin lotuta, hura bermatzeko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan kanpaina abiatuko dutela jakinarazi du Duintasunak, “Osasun Itunari epe bat eman diogu baina badirudi orain arteko bideari eutsiko diola Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak. Ikusi dugu Sagarduik non bukatu duen, klinika probatu batean. Osasun sistema publiko unibertsal duina galdegiteko manifestazioa izango da herrialdeka. Gipuzkoakoa Donostian izango da otsailaren 1ean 17:00etan”.

Iztietako anbulatorioaren egoerarekin lotuta protesten bigarren fasea abiatuko duela jakinarazi du gaur Duintasunak, “arazoek jarraitzen dute bertan: medikuak falta dira, pediatrak ere, eta larrialdietako arazoarekin jarraitzen dugu. Jende ugarik eskatu digu gaia berrartzeko, presazkoa dela eta horretan jarriko gara berriz ere”. Otsailaren 1etik aurrera jakinaraziko dute auzo elkarte, mugimendu feminista, erretiratuen elkarteek eta Duintasunak adosten duten mobilizazio agenda.  Larria dela egoera oro har jarri dute nabarmen eta hori erakusteko datu bat eman du pentsiodunen elkarteak: “Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 200 sendagile inguru falta dira”. Lehen arretaren murrizketari aurre egiteko ezinbestekoa jo du “erantzun irmoa eta jendetsua” ematea.

Bihar iktusen inguruan Galtzarabordako erretiratuen elkartean antolatu duten hitzaldia ere ekarri du gogora Duintasunak; 18:00etan izango da.

Elkarretaratzea eta informazioa ematen bukatuta, manifestazioa abiatu dute elkartutakoek Herriko Plazatik abiatuta. Geldialdia egin dute bidean, Iztietako anbulatorioaren aurrean eta pankarta bat jarri osasun sistema publikoa aldarrikatzeko.

Bideoa: Imanol Saiz Gomez de Segura

Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila
Duintasunaren protesta 2025eko urtarrila

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.