Nigeriako kontsulatuak zenbait izapide egiteko aukera eskainiko du
Nigeriar jatorria duten Gipuzkoako herritarrei aurrekari penalen izapidea egiteko aukera emango die. Reina aretoan egingo dituzte izapide horiek, 09:00etatik 19:00etara izango dira.
Hilaren 23an, osteguna, Errenteria-Oreretan izango da Nigeriako kontsulatua. Nigeriar jatorria duten Gipuzkoako herritarrei aurrekari penalen izapidea egiteko aukera emango die. Reina aretoan egingo dituzte izapide horiek, 09:00etatik 19:00etara izango dira.
Nigeriako kontsulatutik abiatutako ekimena da, eta Nigerian Union Elkarteak antolatu du, Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Bertaratu nahi dutenek, elkartearekin harremanetan jar daitezke zuzenean 628 69 94 30 telefono zenbakira deituta. Elkartea horren bidez Nigeriako kontsulatuarekin zenbait elkarlan egin dira azken urteetan Errenteria-Oreretan, nigeriar komunitateak ezinbestekoak dituen izapide burokratikoak bete ditzan espazioak irekiz.