Odol emaileek hitzordua dute Trintxerpen
Trintxerpe eta San Pedroko odol emaileen taldeak odol erauzketak antolatu ditu hilaren 21erako. Arrandegi kaleko 7. zenbakian izango dira, Goienetxe egoitzan, 16:30etik 20:30era.
Trintxerpe eta San Pedroko odol emaileen taldeak odol erauzketak antolatu ditu datorren astearterako (hilak 21). Erauzketak Trintxerpeko Arrandegi kaleko 7. zenbakian izango dira, Goienetxe egoitzan, 16:30etik 20:30era. Sustatzaileek adierazi dute odola emateko “beharra” dagoela, eta deialdia gazte eta helduei zabaldu diete. Hori dela eta, herritar oro animatu dute Trintxerpera gerturatzea odola emateko.