Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Paco Rabanneren fundazioak aurrera urratsa egin du

'Desvelando a Rabanne' programa aurkeztu du Francisco Rabaneda Cuervo fundazioak Trintxerpeko alkateordetzan.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2025/01/16

Handira aurkeztu dute gaur Francisco Rabaneda Cuervo Fundazioko kidek Desvelando a Rabanne programa. Paco Rabanne Pasaiako Seme Kutunaren ondarea, bizitza eta obra ezagutarazteko misioa izango du eragileak, eta aldi berean, Pasaian goi mailako jostunak utzitako arrastoa balioesteko funtzioa izango du fundazioak. Horrela, munduan ezagun egin zen sortzailearen sorterria modaren mapan jarriko da. Programa bide horretara bideratu dute.

Trintxerpeko alkateordetzan aurkeztu dute egitasmoa. Rabanneren sorterrian. 1934an jaio zen bertan jostuna, eta 2023ko otsailaren 3an hil zen. Teo Alberro alkatea buru, Pasaiako Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztietako kideak izan dira, baita Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariorde Noemi Lopez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatu Goizane Alvarez ere. Moda España eragileko presidente Carmen Lopez ere Pasaian izan da. Haiekin guztiekin batera, Pasaiako eragileen ordezkaritzarik ez da falta izan.

Fundazioaren presidente Juanje Neira trintxerpetarra izango da. Ilusioz eta gogoz eman ditu azalpenak “Bide ilusionagarri bat hasi dugu gaur zuekin batera. Pacok esaten zuen eratu behar genuen tresna nagusia bere izena zuen fundazio bat zela. Gure erritmoan sortu genuen. Hura izan zen ohorezko presidente bizirik zenean, eta orain espiritualki ere hala da”.  Neirak aipatu du gaurko ekitaldia prestatzeko aurre-lan handia egin dutela, eta eskerrak eman dizkie bertaratutakoei.

Alberro alkatearen arabera, Desvelando a Rabanne programa Pasaiako Seme Kutunaren ondare artistikoa babesteko, zabaltzeko eta balioesteko zereginean baliagarri izango da, “artistaren memoria ohoratzeaz gain, belaunaldi berriek bere ekarpen artistikoa ezagutu ahal izango dute”.

Programa horren barruko lehen zertzeladak eman ditu fundazioaren presidenteak. Azaldu du Rabanneren bizitzari buruzko liburu bat argitaratuko dutela, El cuervo en su jaula izenekoa. Kike Santiagok, Emilio Gilek, Virginia Rodriguezek eta Eva Gongorak osatutako taldearen eskutik ikusiko du argia obrak. Gaurko ekitaldian lehen  kapituluaren aurrerapena jasotzen duen koadernotxoa eman diete bertaratuei. Programaren barruan Rabannek egindakoen berri emateko erakusketa, eta Rabanne Gunearen gainean urratsak egitea aurreikusi ditu fundazioak. Gainera, sortzailearen gaineko dokumentala prestatzen ari direla azaldu dute.

Hitzak bakarrik ez. Ekitaldi osoa izan da alkateordetzakoa. Hala, Carlos Sagik eta Iñigo Ibaibarriagak musika doinua jarri diote topaketari, eta Illunbe otxoteak ere kantu bidezko ekarpena egin du. Gainera, opari berezia jaso du fundazioak: Helena Rohner kanariarraren bitxigintzako eskultura pieza, Modesto Lomba Espainiako Moda Sortzaileek Elkartearen presidentearen eskutik.

Ekitaldiaren ondoren badiatik zehar bisita gidatuari ekin diote bertaratuek.

Erlazionatutako edukiaPaco Rabanne Pasaiako seme kutun izendatuko dutePaco Rabanne trintxerpetarra hil da[Bideoa] Trintxerpeko 30 elkarte, Rabanne espazio kulturalaren alde
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.