Bonolotoaren 86.041 euro, Trintxerpera
Azkuene kaleko Odrietxe saltokian zigilatutako txartel batek lortu du saria. Bigarren kategoriako saria izan da.
Asteazkeneko (hilak 15) Bonolotoaren zozketak saria eraman du Trintxerpera. Azkuene kaleko Odrietxe saltokian zigilatutako txartel baten jabeak 86.041 euroko saria irabazi du. Bigarren kategoriakoa izan da saria, hau da, bost zenbaki eta osagarria asmatu dituena. Lehen mailakorik ez zen agertu atzoko zozketan.
Bigarren kategoriako beste sari bat banatu zen zozketa horretan, Madrilen egindako txartel batentzat hura.