Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Estatu terrorismoa praktikatu eta ahalbidetu zutenek izen-abizenak eta siglak dituzte"

Bere izena daraman plazaren eta herritarren babespean, omenaldia egin zioten atzo Karlos Saldise Kortari, erail eta 45 urtera.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/01/17

Atzo (hilak 16, osteguna) bete ziren 45 urte Karlos Saldise Korta haren etxearen atarian indar parapolizialek hil zutela. Beti egin moduan, lezoarrek aitortza egin zioten, Lezoko Sorturen ekimenez. Saldiseren izena daraman plazak jaso zuen omenaldia, dozenaka lezoarren partaidetzarekin. “Estatu terrorismoa praktikatu eta ahalbidetu zutenek izen-abizenak eta siglak dituzte”, esan zuten hizlariek. Izan ere, hilketa eta hiru hilabetera artxibatu egin zuten ikerketa. “Erantzukizuna azken muturreraino argitu dadila, nortzuk izan ziren tiro egin  zuten borreroak, nortzuk Madrildik hori agindu eta finantzatu zutenak, baina baita Euskal Herrian hau gertatzea ahalbidetu zutenak ere, beste alde batera begiratu zuten horiek ere”, esan zuten.

Izan ere, bi talde parapolizial faxistak hartu zuten bere gain hilketa, Batallon Vasco Españolek eta Grupos Armados Españolesek. Baina, Saldise nork hil zuen ez da argitu, izen-abizenik ez da. “Heldu da garaia zein diren krimen horien arduradun zuzenak eta zeharkakoak argitzeko”, adierazi zuten atzoko ekitaldiko hizlariek. “Estatu terrorismoa” baliatu zutela azaldu zuten, “era zigorgabean giza eskubideak urratu eta erailtzeko. Bitartean, egia jakiteko eskubiderik gabe jarraitzen dugu”.

Iaz izendatu zuten Saldise, Egiari Zor-ek egindako lanari esker, giza eskubideen urraketen biktima, hil eta 44 urtera. “Baina ez gaude lasai. Exijitzen dugu bertan behera utz daitezela egia jakiteko eskubide baldintzatzen diguten legeak. Desklasifikatu ditzatela gertatutakoa ezkutuan mantentzen duten dokumentu ofizialak. Argitu daitezela krimenak, eta dagokionak bere gain har ditzala ardurak”.

Saldise, bere militantzia politikoagatik hil zutela berretsi zuten atzoko ekitaldian. Bizi balitz, borroka sozialekin engaiatuta legokeela ziur dira Lezoko Sortuko kideak. “Baita Euskal Gerriaren independentziaren alde, presoak etxeratzearen alde, sozialismoaren alde, euskararen alde, LGTBIQ+ mugimenduaren alde, feminismoaren alde, trantsizio ekosozialaren alde, Euskal Herria harrera herria izatearen alde… Karlosek Euskal Herria gorpuzten zuen, gu guztion borrokak gorpuzten zituen”. Munduan jarrera faxistak “esnatzen” ari diren honetan, Saldiseren ereduari eusteko eskatu zuten, aldi berean, hitza hartu zutenek, “Karlosek zuen konpromisoak bidea erakusten digu, eta bide hau ezinbestean elkarrekin antolatuta egin behar dugun bide bat da. Faxismoak transmititu nahi duen garai distopiko eta ilun honen aurrean, guri dagokigu utopiak eta ilusioa aldarrikatzea. Karlosek eta beste hainbatek bidea erakutsi ziguten”.

Hitzaldien aurretik, lore sorta jarri zuten Saldiseren monolitoan, baita Agurra dantzatu ere. Irakurketaren ondotik, Eusko gudariak abestu, eta Saldiseren arrebetako bati lore sorta eman zioten. “Gora Karlos! Gora Euskal Herria askatuta”, horrela bukatu zen atzoko ekitaldia.

Saldise
Saldise
Saldise 6
Saldise 6
Saldise 5
Saldise 5
Saldise 4
Saldise 4
Saldise 3
Saldise 3
Saldise 2
Saldise 2
Saldiase 7
Saldiase 7

 

Erlazionatutako edukiaKarlos Saldise giza eskubideen urraketen biktima bezala aitortua izan daUtzi zuen arrastoari aitortza
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.